Krisi Ekonomikoa -

Ogasun Ministerioren txostena

Defizit-muga betetzeko 'bidean' daude Euskadi eta Nafarroa

Hala ere, 7 erkidego ez dira defizit-muga mantentzeko adostutako planak betetzen ari, Ogasun Ministerioaren arabera.

Cristobal Montoro
Cristobal Montoro
Cristobal Montoro

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012ko lehen hiruhilekoak utzitako datuak kontuan hartuta, Euskadi eta Nafarroa 2012rako adostutako % 1,5eko ''defizit-muga betetzeko bidean egon daitezkeela'' uste du Ogasun Ministerioak.

Cristobal Montoro buru duen Ministerioak kaleratutako txosten baten arabera, 2012ko hirugarren hiruhilekoan BPGaren % 0,55eko superabita izan zuen Euskadik, aurrekontu datuak oinarri hartuta. Estatu mailako kontabilitate terminoetan, berriz, BPGaren % 0,25ekoa izan zen superabit hori.

Nafarroak, aldiz, % 0,99ko defizita izan zuen, aurrekontu datuak oinarri hartuta, eta % 2,04koa Estatu mailako kontabilitate terminoetan. Hala ere, Nafarroa defizit-muga betetzeko ''bidean'' dago, Nafarroan kudeaketa irizpide tarte ezberdinak kontuan hartzen dituztenez bertako datuak ezin baitira beste erkidegoetako datuekin zuzenean alderatu.

7 erkidego ez dira ari muga betetzen

Ogasun Ministerioak ohartarazi duenez, Andaluzia, Murtzia, Valentzia, Extremadura, Gaztela- Mantxa, Kanariak eta Balearrak ez dira ari defizit-muga mantentzeko adostutako planak betetzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea