Krisi Ekonomikoa -

Porrota

Espainiako burtsak galerak izan ditu hiru urtez jarraian

IBEX 35ek 8.167 puntutan itxi du gaurko saioa, atzeraldiak, bankuen erreskateak eta zorraren erasoek markatutako urtean.

Espainiako burtsak galerak izan ditu hiru urtez jarraian. EITB
Espainiako burtsak galerak izan ditu hiru urtez jarraian
Espainiako burtsak galerak izan ditu hiru urtez jarraian. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsak 2012ko azken saioan, urte hasierarekin alderatuta, % 4,66 egin du behera, eta IBEX 35ek galerak izan ditu hiru urtez jarraian.

IBEX 35ek 8.167 puntutan itxi du gaurko saioa, atzeraldiak, bankuen erreskateak eta zorraren erasoek markatutako urtean. Europako gainerako indizeek, aldiz, irabaziak izan dituzte.

IBEX 35ek urteko azken saioan % 0,45 bakarrik egin du gora, eta 8.167 puntutan ezarri da, Madrileko Burtsaren Indize Orokorra % 0,51 igo da eta urtarriletik % 3,84 galdu du.

Urteko azken hilabeteko balantzea positiboa izan da, izan ere, indizeak % 3, 34 egin du gora. Udan galera handiak izan zituen Madrilgo burtsak, eta % 30 egin zuen behera.

Madrilgo burtsak eta Europako gainerako diru merkatuek ibilbide ezberdina izan dute 2012an. Urte hasieran Madrilgo burtsa zen galerak zituen bakarra Europako merkatuen artean; izan ere, lehen hiruhilekoan % 6,52 egin zuen atzera.

Espainiako Gobernuak defizit publikoa % 5,8ra jaisteko apustua egin zuen, baina Europako Batzordeak % 5,3ra jaistera behartu zion.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea