Krisi Ekonomikoa -
Finantziazioa
'Banku txarra'k 36.695 milioi euro jaso ditu bankuen aktiboetan
Bankiak 22.318 milioi eurotan baloratutako maileguak, pisuak eta lurzorua transferitu dizkio “banku txarra”ri, aurreikusitako baino milioi bat gehiago.
Erredakzioa
Bankuak Onbideratzeko Aktiboak Kudatzeko Elkarteak astelehen honetan jaso ditu nazionalizatutako bankuen aktibo higiezinak, hau da, 36.695 milioi euro, erakundeak jakitera eman duenez.
Kopuru hori aurreikusitakoa (414 milioi) baino baxuagoa da, NGC Bancok eta Banco Gallegok osatutako taldeetan doikuntza batzuk egin direlako. Dirudienez, 5.707 milioi eman dizkio elkarteari, aurreikusitakoa 6.122 milioi zirenean.
Bestalde, Bankiak 22.318 milioi eurotan baloratutako maileguak, pisuak eta lurzorua transferitu dizkio "banku txarra"ri, aurreikusitakoa baino milioi bat gehiago. Catalunya Banc 6.708 milioiko aktiboak utzi ditu, eta Valentziako Bankuak 1.962 milioi euro.
Transferentzia honekin, 'banku txarra'ren jarduera hasi da; datozen urteetan aktibo horiek saltzeko zeregina izango du, "akziodunentzako errentagarritasun altuena bilatuz", irakur daiteke oharrean.
Abenduaren 17an 'banku txarra'ren akziodunen zerrenda osatu zen, eta 14 berri sartu ziren, lehendik sei inbertitzaile zeuden.
Fase horren ostean, 2013ko lehenengo hiruhilekoan beste bat egingo da, horretan, 'banku txarra'k finantza-erakundeen aktibo higiezinak kudeatuko ditu, besteak beste, honako hauenak: Liberbankenak, Caja3enak, BMNrenak eta CEISS bankuarenak.
Egun, 'banku txarra'ren akziodunak hogei erakunde dira, guztiak izaera pribatua dute, Bankuak Onbideratzeko Funtsak (% 45eko partaidetza du) izan ezik. Akziodun pribatuen artean nazionalizatutako 13 banku daude (Santander, Caixabank, Sabadell, Banco Popular, Kutxabank, Ibercaja, Bankinter, Unicaja, Cajamar, Caja Laboral, Banca March, Cecabank eta Espainiako Banku Kooperatiboa) eta lau aseguru-etxe (Mapfre, Mutua Madrileña, Catalana Occidente eta Axa).