Krisi Ekonomikoa -

Hitzarmenen negoziazioa

Euskadiko KPI % 2,7 hazi da, eta soldatak, berriz, % 1,18

Halaber, datorren urtean batazbeste 18 ordu gehiago lan egin beharko dugu. Lan-hitzarmena duten euskal langileen % 69,5k 2013rako lan-baldintzak negoziatu beharko ditu oraindik ere.

Langileek erosteko ahalmena galduko dute berriro ere 2013an. Argazkia: EITB
Langileek erosteko ahalmena galduko dute berriro ere 2013an. Argazkia: EITB
Langileek erosteko ahalmena galduko dute berriro ere 2013an. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012ko urtarriletik azarora bitartean Euskadin hitzartutako 170 hitzarmen kolektiboei esker, soldatak % 1,18ko igoera jasoko du, Euskal Autonomia Erkidegoan azarora bitartean KPI % 2,7 hazi bada ere.

Halaber, lan-hitzarmen hauek dituzten langileek 1.716 ordu izango dira lanean 2013an, 2012rekin alderatuta, 18 ordu gehiago.

Hainbat aurrerapauso eman badira ere, negoziazio kolektiboak ez du aurrera egin, zenbait alorretako hitzarmenen berritzei dagokionez bereziki.

Gauzak horrela, lan-hitzarmena duten euskal langileen % 69,5k (413.082 langile) 2013rako lan-baldintzak negoziatu beharko ditu oraindik ere (sinatu gabeko 664 hitzarmen kolektibo, hain zuzen ere).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea