Krisi Ekonomikoa -
Nafarroako funtzionarioak
Nafarroako Parlamentuak dagoeneko eman du abenduko ordainsaria
Ganberaren 50 funtzionarioek gaur jaso dute Gabonetako aparteko ordainsaria.
Erredakzioa
Nafarroako Parlamentuak dagoeneko eman die Gabonetako aparteko ordainsaria bere 50 funtzionarioei, atzo Ganberako Mahaiak hala erabakita (UPNk aurka bozkatu zuen, baina PSN, Bildu eta NaBai alde agertu ziren).
Hain zuzen ere, Alberto Catalan Parlamentuko presidenteak atzo sinatu zuen akordioa, eta funtzionarioek gaur jaso dute ordainsaria, Ganberatik jakinarazi dutenez.
Nafarroako Gobernuak, baina, ez du emango abenduko ordainsaria. Trukean, 2013ko udako ordainsaria urtarrilera aurreratuko dute, Eusko Jaurlaritzak egin bezala.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea