Krisi Ekonomikoa -

2013ko aparteko ordainsariak

Legebiltzarrak ostiralean onartuko du 2013ko ordainsariak aurreratzea

Bestalde, Legebiltzarra urtarrilean ez ixtea erabaki du Ganberako Mahaiak.

Legebiltzarra 2013ko ordainsariak aurreratzea izapidetzen hasiko da gaur. EFE
Legebiltzarra 2013ko ordainsariak aurreratzea izapidetzen hasiko da gaur. EFE
Funtzionarioen lansarien aurrerapena eztabaidatuko du Legebiltzarrak

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak ostiralean egingo du Eusko Jaurlaritzaren 67.000 funtzionarioei 2013.eko aparteko ordainsariak aurreratzeko saioa.

Bakartxo Tejeria Ganberako presidenteak azaldu duenez, Mahaiak ostiraleko 09:30erako deitu du saioa. Horretan, Eusko Jaurlaritzak ordainsariei buruz astelehean onartutako lege aurreproiektua bozkatuko dute.

Aurreproiektua puntu bakarrekoa da, eta 2013.eko udako ordainsaria urtarrilera aurreratzea eta abendukoa uztailean ematea ezartzen du.

Proposamenak aurrera egingo du, talde gehienak alde baitaude. Hori bai, testuak EAJren botoak baino ez ditu bermatuta oraingoz. Sozialistek ekimena ez dutela ekimena galaraziko aurreratu dute, baina ez dute argitu alde agertuko diren edo abstenituko diren. EH Bilduk eta PPk ere ez dute erabaki zer bozkatu.

Aurrekariei erreparatuta, Bizkaiko Batzar Nagusietan EH Bildu eta PP abstenitu egin ziren, eta EAJk eta PSE-EEk alde bozkatu zuten.

Ordainsariak aurreratzea automatikoa eta derrigorrezkoa izango da Jaurlaritzaren funtzionario guztientzat.

Bestalde, urtarrilaren 14tik aurrera Legebiltzarra oporrengatik ez ixtea ere erabaki du Mahaiak, Ganberak batzordeak osa ditzan. Urtarrilaren 24an eta 31n, gainera, saioa egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea