Krisi Ekonomikoa -

Auzitegi Konstituzionala

Gobernuak Konstituzionalera joko du, Nafarroako ordainsaria dela-eta

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak adierazi duenez bi helegite jarriko dituzte Auzitegi Konstituzionalean, Nafarroak ordainsariaren gainean hartutako erabakien aurka.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak helegitea jarriko du Auzitegi Konstituzionalean Nafarroako Parlamentuak ostegun honetan hartutako erabakiaren aurka. Horren arabera, soldata osagarri bat ordainduko zaie funtzionarioei aparteko ordainsariaren truke. Halaber, Nafarroako Gobernuak urtarrilera aurreratu nahi du ekaineko aparteko soldata, eta horren kontrako helegitea ere jarriko du Rajoyren Gobernuak. Hala jakinarazi du gaur goizean Carmen Alba Espainiako Gobernuaren ordezkariak.

Albak jakinarazi duenez, bi erabakiak aldizkari ofizialean argitaratzen direnean jarriko dituzte helegiteak.

“Funtsean, bi akordio horiek lege iruzurra dira”, gaineratu du Carmen Albak. Gabonetako ordainsariaren harira, zenbait “arduragabekeriaz” jokatzen ari direla salatu du. “Nire iritziz, funtzionarioek ez dakite zerri heldu”, adierazi du.

Espainiako Gobernuak onartutako legea bete beharra zegoela “garbi” bazegoen ere, itxaropen faltsuak sortu dituzte funtzionarioengan, Carmen Albaren arabera. “Funtzionario guztiek trataera bera izan behar dute, udaletako, gobernu autonomikoetako edota Espainiako funtzionarioak izan”, gaineratu du.

Edozein kasutan, aparteko ordainsaria ordaintzea saihesten saiatuko dira: "Ordainketa bertan behera gelditzea nahi dugu, Euskadin gertatu den bezala”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea