Fagor -

Basauri

Bilkura Edesan, langileen % 30 soilik birkokatu dituztela salatzeko

Urtebete pasatu da Basauriko lantegia itxi zutenetik, eta langile ohiek elkarretaratzea egin dute beren egoera salatzeko.

Basauriko Edesa lantegiko langile ohiek elkarretaratzea egin dute lantegiaren aurrean. Argazkia: EFE
Basauriko Edesa lantegiko langile ohiek elkarretaratzea egin dute lantegiaren aurrean. Argazkia: EFE
Urtebete joan da Edesa itxi zutenetik

0:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko Edesa lantegiko langile ohiek salatu dutenez, langileen % 30 soilik birkokatu dituzte Mondragon Taldeko beste kooperatibetan, eta horietako batzuei aldi baterako lana eskaini diete gainera.

Edesa itxi eta urtebetera, langile gehienak langabezian daude. Langile ohien egoera "larria" salatzeko bilkura egin dute gaur goizean Basauriko lantegiaren atarian, eta bertan izan dira, besteak beste, Andoni Busquets Basauriko alkatea, Edesako langile ohiak, eta horien senide eta lagunak. Elkarretaratzean ohar bat irakurri dute, eta beren helburua Basauriko lantegia berriro martxan jartzea dela berretsi dute.

Miguel Angel Vazquezek ohar bat irakurri du langile guztien izenean, eta birkokapenen gainean egindako promesak ez direla bete salatu du. "MCCko kooperatibek gure kolektiboa baztertzen jarraitzen dute, eta horren erakusle da birkokapenekin gertatzen ari dena", ohartarazi du.

Bestalde, Edesako langileen kontratazioa "zaila" dela ukatu egin du: "Beste kooperatibetan birkokatu dituzten Edesako bazkideek jokabideak hori ezeztatzen du". "Benetako arazoa zera da, gure langabeziak ez diola inolako kosturik eragiten Lagun Arori", gaineratu du.

Cata

Bideragarriak diren Fagor Etxetresnak kooperatibako negozioak berriz martxan jartzeko Catak hartutako konpromisoa, eta irekitako hautaketa prozesuetan Edesako bazkideak kontuan hartzea aintzat hartu dute, baina Kataluniako enpresak Basauriko lantegiarekin hartutako konpromisoa gogoratu dute.

Edesako langile ohien arabera, Catak epe batzuen barruan ekoizpena berriro ere martxan jartzeko eta lanpostu batzuk mantentzeko konpromisoa hartu zuen epailearen aurrean egindako eskaintzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri