Fagor -

Basauriko lantegia

Aldundia Catarekin bildu da Edesaren etorkizunaz hitz egiteko

Foru erakundeko iturriek azaldu dutenez, bileraren emaitzaren berri ez dute publikoki emango, Aldundiko ordezkariak Edesako langileekin bildu arte.

Edesako langileak. Artxiboko irudia: EFE
Edesako langileak. Artxiboko irudia: EFE
Edesako langileak. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundia Cata enpresarekin bildu da gaur Edesako lantegiaren etorkizuna bermatzeko egitasmoen berri izateko, foru erakundeko iturriek gaur jakitera eman dutenez. Basauriko lantegia Cataren esku geratu da, Kataluniako enpresak Fagor Etxetresnak bereganatu eta gero.

Foru erakundeko iturriek azaldu dutenez, gaurko bileraren emaitzaren berri ez dute publikoki emango, Aldundiko ordezkariak Edesako langileekin bildu arte.

Catarekin laster bilera izan behar zutela aurreratu du goizean Unai Rementeria Bizkaiko Aldundiaren bozeramaileak. Rementeriaren ahotan, Edesarentzako proiektu industrialak "iraunkorra, bideragarria eta fidagarria" izan behar du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor albisteak Basauriko albisteak