Fagor -

Epaia

Epaileak ez du deliturik antzeman Fagorren hartzekodunen konkurtsoan

Fiskalaren eta Fagor Etxetresnaken konkurtsoaren epaiaren arabera, ustekabekoa izan zen; hori dela eta, aurreko zuzendaritzak ez du erantzukizun penalik, eta auzia artxibatu egin dute.

I.G. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegiak gaur, asteartea, plazaratutako epaiaren arabera, Fagor Etxetresnaken hartzekodunen konkurtsoa ustekabekoa izan zen eta, hortaz, ez dago erantzukizun penalik aurreko zuzendaritzaren kudeaketan.

Gaur eitb.eus-ek ezagututako epaian epaileak adierazi duenez, hartzekodunen konkurtsoaren txostena eta Ministerio Fiskalak egindako txostena bat etorri ziren eta ezustekotzat jo zuten konkurtsoa.

Konkurtso Legeak jasotako betez, ezustekotzat jo ondoren, epaileak automatikoki artxibatu du auzoa, Fagor Etxetresnakeko aurreko zuzendaritzak prozesu horretan erantzukizun penalik ez duela izan ebatzita.

http://www.eitb.com/eu/albisteak/ekonomia/fagor-etxetresnak/
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea