Fagor -

Adierazpen instituzionala

Fagorren balioa lehenbailehen berreskuratzeko eskatu dio Tapiak Catari

Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuaren hitzetan, aldi berria "ez da erraza izango", baina Eusko Jaurlaritzak "konfiantza eta ilusioarekin" aurre egingo diola aurreratu du.

Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburua. Argazkia: EiTB
Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburua. Argazkia: EiTB
Fagorren balioa azkar berreskuratzeko eskatu dio Tapiak Catari

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor markaren balioa eta lanpostuak "lehenbailehen" berreskuratzeko eskatu dio gaur Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak Cata Kataluniako konpainiari. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren lankidetza eskaini dio sailburuak Catari.

Tapiak agerraldia egin du Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Sailburuak adierazpen instituzionala irakurri du, epaileak Fagor Etxetresnak Catari saldu eta gero.

Tapiaren hitzetan, Fagor Etxetresnakek gaur hasten duen aldi berria "ez da erraza izango", baina Eusko Jaurlaritzak "konfiantza eta ilusioarekin" aurre egingo diola aurreratu du.

Lankidetza

Zentzu horretan, "beste enpresa batzuek Euskadin industriaren eta lanpostuen aldeko apustua egin dutenean bezala", Eusko Jaurlaritzak jarrera berdina izango duela azaldu du sailburuak.

"Euskadin produkzio industriala zaintzen duten gainerako enpresekin baino zorrotzagoak ez gara izango", azpimarratu du.

Era berean, Jorge Parlade Catako presidentearekin gaur telefonoz hitz egin duela esan du Tapiak. Helburua Fagor markaren "balioa eta irudia berreskuratzea" izan behar duela azaldu dio sailburuak Parladeri, eta baita "enpresaren jarduera eta lanpostuak berreskuratzea" ere.

Iraila

Catak Euskadin ezartzeko "denbora nahikoa" beharko duela badaki Jaurlaritzak, Tapiaren ahotan, baina "irailean martxan izatea" espero du; "urrian produkzio industriala bistakoa izateko".

Gaur Fagor Etxetresnakentzako "agertoki berria" zabaltzen dela uste du Tapiak. Bestalde, hartzekodunen konkurtsoan lehiatu diren enpresei eskerrak eman dizkie sailburuak.

Kataluniako Gobernua

Fagor Etxetresnak Catari saltzea erabaki du epaileak eta Generalitatea pozik agertu da erabakiarekin, Enpresa eta Enplegu Kontseilaritzak agiri batean jakitera eman duenez.

Fagorrek aurrera jarraitzeko Kataluniako enpresak oinarri sendoak dituela uste du Generalitateak; izan ere, 60 urte baino gehiagoko ibilbidea du konpainiak. Gainera, erabakiarekin Catak bere industria proiektua indartu duela uste du Kataluniako Exekutiboak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor etxetresna elektrikoak