Fagor -

Likidazio prozesua bukatuta

Edesan enplegua sortzea eta jarduera sustatzea espero du Bizkaiak

Diputazioak adierazi duenez, Catak "hala egitea" espero du. Edesako langileak "pozik" azaldu dira, albistea ezagutu dutenean.

Edesak jarduera berreskuratzeko konpromisoa hartu du Catak

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Rementeria Bizkaiko Diputazioko bozeramale eta Presidentetzako diputatuak esan duenez, Cata Fagor Etxetresnak erosi duen taldeak Edesan "proiektu industriala egitea eta enplegua sortzea" espero du.

Rementeriak diputatuen batzarraren ondoren eta Donostiako Merkataritza Auzitegiak Catari (CNA taldekoa) Fagor Etxetresnak eta Edesa saldu dizkiola ezagutu ostean deitutako prentsaurrekoan egin ditu adierazpenok.

Presidentetza diputatuak ziurtatu du Diputazioaren "lehentasun nagusia Edesak Basaurin duen lantegia mantentzea" dela. "Nahi dugun gauza bakarra Cataren proposamenak proiektu industrial bat jasotzea da, Basauriko Edesaren lantegian enpleguak mantendu ahal izateko".

Diputazioaren ordezkariaren arabera, Ecomac Txileko enpresa taldeak ziurtatu zuen enplegua eta proiektu industrial bat egitea, hori dela eta, Catak "hala egitea" espero du.

Rementeriaren hitzetan, Diputazioaren apustuak "enplegua mantentzea" izaten jarraitzen du; "Bizkaiko Gobernuak nahi duen gauza bakarra Cataren proiektua bideragarria, luzea eta egonkorra izatea".

Langileak, pozik

Edesako langileak "pozik" azaldu dira Catak Fagor Etxetresnak eta Edesa erosi dituelako, antza denez, erabaki horrek Basauriko lantegia berriz zabaltzea ekarriko duelako.

Era berean, "ekoizpena berrabiarazten laguntzeko" prestutasuna adierazi diote enpresari, Exabier Arrieta Edesako kontseilu sozialeko ordezkariak esan duenez.

Epailearen ebazpena ezagutu ostean, Exabier Arrietak "albiste ona" dela esan du; gainera, "Catak bazkideak etorkizuneko enpleguak direla adieraztea positiboa" da, Arrietaren arabera.

Alabaina, nabarmendu du langileek ez dituztela ezagutzen Catak Basauriko Edesaren lantegirako duen proiektuaren nondik norakoak; hau da, sortuko dituen enpleguak edota ekoitzi nahi dituen produktuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor albisteak