Fagor -

Epea bukatuko da

Fagorren aldeko eskaintzak astelehenean hobetuko dituztela dio Tapiak

Cevital eta Cata enpresek iragarri dute hasierako proposamenak hobetuko dituztela. Jaurlaritzaren iritzian, garrantzitsuena "ahalik eta enplegu gehien mantentzea da"

Arantza Tapia sailburua. Irudia: EiTB
Arantza Tapia sailburua. Irudia: EiTB
Arantza Tapia sailburua. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko sailburuak ziurtatu duenez, Fagor Etxetresnak eta Edesa eskuratzeko eskaintzak egin dituzten lau enpresek proposamenak "hobetuko dituzte" astelehenean, egun horretan bukatuko baita epaileak aurkezteko emandako epea.

Momentura arte Cevital eta Cata lau enpresetako bik iragarri dute hasierako proposamenak hobetuko dituztela.

Cata Kataluniako enpresak 19,8 milioitik 21,3 milioira igo du hasierako eskaintza; Cevital Aljeriako enpresak Donostiako 1 zenbakiko Merkataritza Auzitegian (euskal kooperatibaren konkurtsoa aztertzen duena) aurkeztu ditu dagoeneko proposamen berriaren xehetasunak.

Eferik egindako elkarrizketa batean, Tapiak gogora ekarri du aipatutako proposamenak aurreko epean egin zituztela -asteazkenean bukatu zen-, baina nahi izanez gero, bigarren aukera bat izango dute ekaintza hobeagoak egiteko.

"Enpresak elkar begiratzen ari dira. Oraindik ere hobetuko dituzte (eskaintzak). Hobekuntza bat egin dute dagoeneko, baina benetako astelehenean izango da", esan du.

Sailburuaren esanetan, Jaurlaritzaren ikuspuntutik, garrantzitsuena "ahalik eta enplegu gehien eta industrian jarduera handienen mantentzea da", eta "proiektua arrakastatsua izatea eta jarraikortasuna izatea bermatzea".

Horrela, Iñigo Urkulluren Kabinetearen asmoa da euskal kooperatibaren enpresak bere gain hartzen dituenak Debagoienako susperraldia eta, bereziki, etxetresenen sektorea sustatzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor albisteak