Fagor -

Fagor Etxetresnak

Catak Fagorreko aktibo guztietara zabaldu du eskaintza, 20 milioitan

Hala, Edesaren Basauriko eta Bergarako lantegiak sartu ditu eskaintzan. Epea bukatuta, Fagorreko lantegiak erosteko 4 proposamen daude mahai gainean: Cevital, Cata, Ecomac eta Amica.

Langile bat, Fagor Etxetresnaken ekoizpen-lerro batean. Irudia: EiTB
Langile bat, Fagor Etxetresnaken ekoizpen-lerro batean. Irudia: EiTB
Fagor Etxetresnak erosteko hiru proposamen aurkeztu dira

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CNA Kataluniako taldeak, Cata Etxetresnak markaren bitartez, Fagor Etxetresnak bereganatzeko egindako eskaintza hobetu egin du berriz ere. Taldearen Confort negozioa eskaintza barnean sartu du eta, hala, Euskadiko Fagorreko aktibo guztietara zabaldu du proposamena, Edesaren Basauriko eta Bergarako lantegiak gehituta. Horrez gain, 20 milioi euro eskaini ditu, enpresa horretako iturriek Europa Press agentziari baieztatu dutenez.

Apirilean, 16 milioi euro ordaindu eta 500 lanpostu sortzeko konpromisoa aurkeztu zuen CNA taldeak, baina ekainaren 26an dagoeneko proposamena hobetu eta eskaintza loteslea erregistratu zuen: 16,2 milioi euro emateaz gain, zuzeneko eta zeharkako 1.397 enplegu bermatzea ere eskaini zuen, tartean zuzeneko 500 lanpostu. Halaber, enpleguei dagokienez, hobetu egin zuen lehen eskaintza: hasieran mahai gainean jarritako 500 lanpostuen aldean 1.397 eskaini zituen bigarren proposamenean (500 zuzenekoak eta 900 zeharkakoak).

Enpresako iturriek Europa Press agentziari adierazi diotenez, 20 milioi eurora zabaldu dute orain eskaintza hori, eta Fagorreko lantegi guztiekiko interesa agertu dute, tartean Confort negozioarekiko ere (Basauriko eta Bergarako lantegiak).

LAU ESKAINTZA

Fagor Etxetresnak erosteko eskaintzak egiteko epea amaitu da bart gauerdian. Guztira lau eskaintza jaso dituzte, Cevitalek, Catak eta Txileko funts batek aurkeztutakoaz gain, Amica taldeak ere aurkeztu du proposamena, EiTBk jakin ahal izan duenez.

Aljeriako Cevital

Aljeriako Cevital taldeak 18 milioi euroko eskaintza aurkeztu zuen, ekainaren 27an, Fagor Etxetresnak enpresaren truke. Eskaintza horrek 400 lanpostu zuzen bermatuko lituzke 2019a bitartean, eta 1.300 lanpostu sortuko lituzke inguruan.

Cevitalek esan zuenez, eskaintza horrek eragina izango du etxetresna txikien arloan, baita klimatizazio eta garbiketa sailetan ere. Garagartzako eta San Andreseko lantegiei eragingo die.

"Eskaintzak Edesa, Fagor, Aspes eta Splendid marken jarraipena bermatzen du, baita laguntza teknikoa ere", adierazi zuen Cevitalek. Eskaintzak ez luke eraginik izango Basauriko Edesaren lantegian.

Eskaintza berria Txiletik

Txileko funts batek eskaintza berri bat aurkeztu zuen, Donostiako Merkataritza Epaitegian, Edesaren aktiboak bereganatzeko.

Enpresaren inguruko iturriek Europa Pressi baieztatu diotenez, eskaintza zazpi milioi eurokoa da, eta 100 lanpostu bermatuko lituzke (230 lanpostu ditu).

Eskaintzak egiteko epea agortuta, justiziak erabakiren bat uztailaren 29a baino lehen hartzea espero da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea