Fagor -

Eskaintza hobetu du

Kataluniako Catak 16,2 milioi eskaini ditu Fagor Etxetresnaken truke

Eskaintza loteslea erregistratu du eta, 16,2 milioi eurorekin batera 1.397 enplegu bermatzea eskaintzen ditu (zuzenekoak eta zeharkakoak), tartean zuzeneko 500 lanpostu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CNA Kataluniako taldeak, Cata Etxetresnak markaren bitartez, Fagor Etxetresnakengatik egindako eskaintza hobetu du. Zehazki, eskaintza loteslea erregistratu du eta, 16,2 milioi eurorekin batera 1.397 enplegu bermatzea eskaintzen ditu (zuzenekoak eta zeharkakoak), tartean zuzeneko 500 lanpostu.

Apirilean 16 milioi euro ordaindu eta 500 lanpostu sortzeko konpromisoa aurkeztu zuen.

Orain, 16 milioi euroei eusten die Catak, baina goiz ordaintzea eta lehen mailako banku bermeak ere gehitu ditu. Halaber, enpleguari dagokionez, hobera egin du eskaintzak: hasieran eskainitako 500 lanpostuen aldean 1.397 eskaini ditu orain (500 zuzenekoak eta beste 900 zeharkakoak).

Enpresaren arabera, Arrasate eta Eskoriatzako lantegietarako “egitasmo industriala” definitu egin du Catak. Soldatak ordaintzera urtean 38,2 milioi euro bideratuko lituzke.

Eskaintza ekainaren 20an aurkeztu zuen. Bertan, Fagor Etxetresnaken “aktibo garrantzitsuenak” bere egiteko “borondatea eta konpromisoa” adierazi zuen Kataluniako enpresak.

Hala, Cata Etxetresnak Fagor, Edesa eta Aspes marken mantentzea hartuko luke bere gain, laguntza teknikoarekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor albisteak