Fagor -

Hartzekodunen lehiaketa

Balore Merkatuaren Batzordeak Fagor Etxetresnen txostena jaso du

Enpresako administratzaileek helarazitako txostenean, mailegu bakoitzaren zenbatekoa eta kalifikazioa, kaudimen ezaren zergatiak eta enpresaren etorkizuna zein den ageri dira.

Fagor Etxetresnak hartzekodunen lehiaketan da azarotik. EiTB.
Fagor Etxetresnak hartzekodunen lehiaketan da azarotik. EiTB.
Fagor Etxetresnak hartzekodunen lehiaketan da azarotik. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Etxetresnak enpresaren hartzekodunen konkurtsoko administratzaileek txosten bat helarazi diote Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, "informazio gisa". Administratzaile taldea Banku Popularreko kide batek eta Eveac-Crowe Horwath-Sayma, A.I.E.-ko beste batek osatzen dute.

Administratzaileek ekainaren 5ean entregatu zuten txostena Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegian, ezarritako epearen barruan, eta Konkurtso Legearen 74. artikuluak esandakoa betez.

Testuan enpresak dituen aktiboak, hartzekodunen zerrenda, mailegu bakoitzaren zenbatekoa eta kalifikazioa, kaudimen-eza eragin zuten kausen balorazioa eta enpresaren etorkizuna azaltzen dira.

Hartzekodunek 10 eguneko epea izango dute jakinarazpen ofiziala egiten den egunetik enpresaren ondasun guztiak txostenean agertzen diren ala ez eztabaidatzeko, eta maileguen zenbatekoa eta kalifikazioa aztertzeko.

Adostasunik izan ezean, txosten bat aurkezteko aukera izango dute, inbentarioa eta hartzekodunen zerrenda inpugnatzeko, Konkurtso Legeari jarraituz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor albisteak