Fagor -

Bi lantegiren erosketa

90,5 milioi euroko inbertsio egitasmoa gehitu dio CNAk eskaintzari

Eskoriatzako eta Garagartzako (Arrasate) lantegiak erosteko 16 milioi euroko eskaintza egin du konpainiak, eta gutxienez 520 lanpostu salbatzea espero du.

Fagor. Artxiboko irudia: EiTB
Fagor. Artxiboko irudia: EiTB
Fagor Brandten 1.800 lanpostuetatik 1.400 salbatuko dira

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CNA Group enpresak Fagor Etxetresnakeko bi lantegi erosteko aurreneko eskaintza aurkeztu zuen Donostiako Merkataritza-auzitegian, iragan asteazkenean. 16 milioi euroko eskaintza egin zuen. Orain datozen lau urteetarako 90,5 milioiko inbertsio egitasmoa erantsi dio eskaintzari.

CNA taldeak jakitera eman duenez, Fagor Etxetresnaken Gipuzkoako bi lantegi xede ditu eskaintzak, Eskoriatzakoa (etxetresna txikiak eta sukalderako tresneria) eta Garagartzakoa.

"Fagor marka ospetsuarekin jarraitu nahi dugu, munduko eta Espainiako milioika kontsumitzaileen konfiantza bereganatu zuten hainbat urtetan, Edesarekin eta Aspesekin batera", azpimarratu du CNAk.

520 lanpostu

Lau urteko egitasmoarekin 520 lanpostu mantentzea espero dute. Era berean, Fagor Etxetresnakeko baldintza "onuragarri" gehienak errespetatzeko eskaintza egin dute. Eroslea CNA konpainiaren Euskadiko enpresa berri bat izango da, Espainian eta munduan ekoitzi eta saltzeko.

Enpresa berriak kooperatibako bazkide, langile eta zuzendari gehienak hartuko ditu, "eskarmentu handia dutelako, eta Fagorreko produktuen kalitatea eta eraginkortasuna ziurtatzen dutelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor albisteak