Fagor -

FagorBrandt

Frantziako lantegi guztiak zabalik matentzeko akordioa lortu dute

Cevital konpainiak eta Frantziako beste bi enpresa txikik akordioa sinatu dute filialaren lantegi guztiak zabalik mantentzeko. Horrela, 1.800 lanpostutatik 1.400 salbatuko dituzte.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cevital Aljeriako konpainiak eta Frantziako beste bi enpresa txikik akordioa sinatu dute gaur Fagorreko filialaren lantegi guztiak zabalik mantentzeko. Horrela, iragan azaroan hartzekodunen konkurtsoa hasi zenean Fagorrek herrialdean zituen 1.800 lanpostutatik 1.400 salbatuko dituzte.

Enpresako iturriek jakitera eman dutenez, akordioekin FagorBrandt enpresako lantegiak zabalik mantenduko dituzte Aizenayn (mikrouhinak) eta La Rochen (garbigailuak eta lehorgailuak).

Bestalde, Orleanseko (labeak) eta Vendomeko (gas sukaldeak eta bitrozeramikak) fabrikak Cevitalek eskuratuko ditu zuzenean.

Akordioek ateak zabaldu dizkiote Nanterreko Merkataritza-auzitegiaren erabakiari; izan ere, epaitegia enpresaren etorkizuna aztertzen ari da eta salmentarako baimena eman dezake astearte honetan.

Erabaki bat hartu baino lehen erosleen konpromiso bat eskatu zuten Nanterreko epaileek iragan ostiralean.

Asteburuan negoziazioek luze jo dute. Sindikatuek akordioa ahalbidetzeko presioa egin dute. Frantziako Ekonomia Ministerioare esku-hartzea erabakigarria izan da hautagaiak mahai baten inguruan eseritzeko eta kontratuak sinatzeko.

390 kaleratze

Nanterreko Auzitegiak operazioak aurrera eramateko baimena ematen baldin badu, FagorBrandten ordainketen etendura 390 kaleratzerekin itxiko lukete.

Hala ere, taldeko beste lanpostu batzuk arriskuan daudela adierazi dute sindikatuek. Lyongo Citel garbigailuen ekoizleak dituen 420 lanpostuak arriskuan daudela ohartarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Edesa Basauri