Fagor -
Fagorreko krisia
CNAk 16 milioi euroko eskaintza egin du Fagorren bi fabrikagatik
Eusko Jaurlaritzak albistea baieztatu du, eta 'prozesu interesgarrian sartzen dela' adierazi du, Basauriko eta Bergarako lantegiek ere eskaintzak jaso ditzaketela adieraziz.
Erredakzioa
CNA Kataluniako enpresak 16 milioi euroko eskaintza egin du Fagor Etxetresnak enpresaren Gipuzkoako bi fabrikagatik, horrek 500 lanpostu salbatu litzake. Arrasateko eta Eskoriatzako lantegiengatik egin dituzte apustu horiek.
Aurretik Argeliako Cevitalek ere interesa erakutsi zuen fabrika horiengatik. Horietaz gain Frantziako Fagor Brandtegatik eta Fagorren nazioarteko markengatik ere eskaintza egin zuen Cevitalek.
Arantxa Tapiak, Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, Elkargik deitutako topaketan bildutako kazetariei baieztatu die CNAek egindako eskaintza.
Eusko Jaurlaritzak pasa den astelehenean etxe tresnak egiten dituen Bartzelonako enpresa honetako zuzendariekin bilera izan zuela gaineratu du Tapiak. Likidazio planari aurreratu eta bere eskaintza aste honetan egiteko asmoa erakutsi zuten CNAko buruzagiek.
CNA Kataluniako multinazionala etxeko tresnak sortzera dedikatzen da; Cata, Nodor eta Apelson markak hartzen ditu.
Eskaintza hau konkurtsoko administrazioek likidazio plana Donostiako Merkataritza Epaitegian aurkeztu behar duen aste berean egin da, likidazio fasea ireki zenetik 15 egun betetzear daudenean.
Eusko Jaurlaritzak 'keinu positibo' bezala ulertu du Kataluniako enpresaren eskaintza eta 'epaileak Arrasateko eta Eskoriatzako lantokietan lanean jarraitzeko benetako borondatea froga garbiak' dira.
CNA eta Cevital enpresek egindako eskaintzek 'likidazio prozesua zabaltzen denean sortu daitekeen enkantea aurreikusten dute eta horrekin lantegi horietako enplegu eta lana mantentzea ahalbideratuko litzateke'.
Gainera, sailburuak 'Bergarako eta Basauriko lantegientzat eskaintza berriak' sortu daitezkeela esan du 'prozesuaren momentu interesgarrian' sartu dela jakinaraziz.