Fagor -

Krisia Fagorren

Geyser Fagorreko Bergarako lantegia erosteko eskaintza egin du PHIk

PHI funtsak Bergarako lantegiaren erdia erosi eta lanpostuak mantentzeko interesa adierazi du. Cata Kataluniako enpresak ere Geyser erosi nahi duela esan du.

Geyserren erdia erosteko bi eskaintza jaso dira

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PHI funtsak Geyser Fagor Etxetresnaken Bergarako lantegiaren erdia erosteko interesa azaldu du, EiTBk jakin ahal izan duenez. Funts horrek lanpostuak mantenduko lituzke eta gas berogailuak Bergaran bertan ekoizten jarraituko luke. Horrez gain, CATA Kataluniako enpresak ere Geyser erosteko interesa adierazi du gaur bertan.

PHI funtsak EiTBri baieztatu dio Geyser erosteko interesa dutela, konfort izeneko atala errentagarria dela uste dutelako. Aipaturiko funtsak urtean 400 operazio inguru aztertzen ditu, baina soilik bat edo bi bereganatzen ditu.

Hasiera batean beharrezkoa den inbertsioa egiteko prest dago PHI. Horrek Bergarako lantegiari jarraipena emango lioke, bi helbururekin: batetik, lanpostuei eustea, eta bestetik, birkokatzea ahaztu eta Geyser bera indartzea.

Oraindik ez du zehaztu zenbateko inbertsioa egingo lukeen, konkurtsoa hasieran dagoelako, eta enkante batean erabakiko delako, erosle posibleen artean, eta informazio hori erreserbatua da.

Horrez gain, Katalunian egoitza nagusia duen CATAk ere erosteko interesa agertu du. Dagoeneko epaileari jakinarazi dio Garagartza eta Eskoriatzako lantegiak erosiko lituzkeela, eta 300-400 lanpostu bermatuko lituzkeela.

Epaileak kontuan hartuko du, gainera, Geyser hartzeko asmoa ere erakutsi duela. Izan ere, salmenta burutzean bereziki baloratzen da zati bakarra hartu beharrean osotasunerako eskaintza egitea.

Abian da likidazioa

Bien bitartean, Pedro Malagon Donostiako Merkataritza arloko epaileak Fagorren likidazioa martxan jarri du, eskaera heldu eta bi egunera.
Une honetatik aurrera, Mondragon taldeko Fagor Etxetresnak kooperatiba "disolbatuta" geratu da, eta Kontseilu Errektorea desegin egingo da.Enpresaren aktiboak likidatzea konkurtsoaren administratzaileen esku geratuko da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor albisteak