Fagor -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Tapia: 'Gutxienez beste eskaintza bat dago Fagor Etxetresnak erosteko'

Eskaintza ez da irmoa izango Fagorrek likidazio prozesua abian jartzen ez duen arte. "Prozesua gaur bertan hastea nahi dugu", adierazi du sailburuak.

Tapia Fagorri buruz: 'Gutxienez beste eskaintza bat dago'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Etxetresnak erosteko "gutxienez beste eskaintza bat" dagoela adierazi du gaur Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak. Eskaintza ez da irmoa izango Fagorrek likidazio prozesua abian jartzen ez duen arte. "Prozesua gaur bertan hastea nahi dugu", adierazi du sailburuak.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Fagorren egoerari buruz mintzatu da Tapia. Iragan astean, Donostiako Merkataritza Arloko 1. zk.ko Epaitegiak bertan behera utzi zuen Cevital taldeak eginiko eskaintza.

Helburu nagusiak Fagorren ahalik eta lanpostu gehien bermatzea eta Euskadiko jarduera industriala mantentzea izan behar direla azpimarratu du Tapiak.

Fagor Etxetresnakek ez duela oraindik likidazio prozesua hasi gogoratu du sailburuak (gaur bertan hastea espero du Jaurlaritzak), eta, hortik aurrera, eskaintza "irmoak" zeintzuk diren jakin ahalko dutela gaineratu du. "Gutxienez, beste eskaintza bat egin dute", jakinarazi du, eta "horregatik uste dugu nahitaezkoa dela lehenbailehen prozesu hori martxan jarri behar dela", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor albisteak