Fagor -
Fagor Etxetresnak
Donostiako epaileak baiezkoa emango dio Cevitalen eskaintzari
Epaileak baztertu egingo ditu Estatuaren Abokatutzak aurkeztutako argudioak eta baiezkoa emango dio Cevitali Fagor Etxetresnaken markak eros ditzan.
Erredakzioa
Pedro Malagon epaileak gaur hartu behar zuen Cevital talde aljeriarrak Fagor Etxetresnaki egindako eskaintzaren gaineko erabakia, baina Espainiako Abokatutzak Donostian aurkeztu zuen idatziak operazioa atzeratu lezake, Berria egunkariak gaur argitaratu duenez.
Iturri horren arabera, operazioa ez da atzeratuko Abokatutzak jarritako errekurtsoagatik, baina Frantziako epaileak Donostiakoaren erabakiari itxarongo dio.
Berriaren arabera, Donostiako epaileak baztertu egingo du Espainiar Estatuaren Abokatutzak aurkeztu dituen argudioak eta, horrenbestez, baiezkoa emango dio Cevital talde aljeriarrari, Fagor Etxetresnaken markak eros ditzan. Marka horien artean Gipuzkoako Garagartzako eta Eskoriatzako lantegiak leudeke.
Bestalde, Donostiako epaitegien aurrean, protesta egin dute Zestoako TS Fundiciones enpresako langileek, azpiko arropetan, ‘Justiziak biluzik nahi gaitu’ lelopean.
Langileek salatu dute babesgabe sentitzen direla, zuzendaritzak lantegia ixteko eta likidatzeko hartu duen erabakiaren aurrean.