Fagor -

Krisia Fagorren

Fagorren markak Cevitali saltzearen kontra dago Estatuko Abokatutza

Fagor Etxestresnaken hartzekodun diren enpresa publikoen ordezkari gisa ari da Estatuko Abokatutza. Cevitalek eskainitako 25 milioi euroak behar baino gutxiago direla uste du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Abokatutza Fagorren markak Cevitali saltzearen kontra dago, eta hori jakinarazteko idatzia helarazi dio Donostiako Merkataritza Arloko 1 zk.ko Epaitegiari, Fagor Etxestresnaken hartzekodunen konkurtsoa kudeatzen duen auzitegiari, alegia.

Estatuko Abokatutzako iturriek Efe agentziari baieztatu diotenez, joan den astean igorri zuten idatzia. Abokatutzak bertan azaldu duenez, Fagorren nazioarteko marken truke Cevitalek eskainitako 25 milioi euroak salmenta horrekin lor daitekeena baino askoz gutxiago da. Halaber, Estatuko Abokatutzak uste du markak Cevitali saltzeak ez duela bermatzen Espainiako negozio-unitateak erostea eta, ondorioz, ez duela ziurtatzen lanpostuei eustea.

Hala, Abokatutzak uste du markak salduta negozioekin jarraitzeko erakargarri nagusienetako bat gabe utziko lukeela Fagor.

Fagor Etxestresnaken hartzekodun diren enpresa publikoen ordezkari gisa ari da Estatuko Abokatutza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea