Fagor -

Krisia Fagorren

Fagorren lan-iraungipenaren eskaera izapidetzea onartu dute

Autoetan epaileak zehaztu duenez, kontratuen iraungipenak Fragor Etxetresnetako 106 langileri, Edesako 82ri eta Grumaleko 147ri eragingo die.

Argazkia: EiTB
Fagor
Epaileak onartu egin du Fagorreko 335 kontratu bertan behera geratzea

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Merkataritzako 1 zenbakiko epaitegiak Fagor Etxetresnetako eta haren filial Edesako eta Grumaleko lan kontratuen iraungipena izapidetzea onartu du.

Pedro Jose Malagon epaileak sinatutako hiru autoetan kooperatiba horietako lanpostuen iraungipena izapidetzea onartu da. "Galera iraunkorrak" eta soldatei aurre egiteko ezintasuna arrazoitu dituzte kooperatibek.

Hiru kasuetan, enpresek eta lehiako administratzaileek "jarduera produktiboarekin jarraitzeko ezintasunarekin kontratu guztien iraungipena saihestezina" zela azaldu dute.

Hiru autoetan epaileak zehaztu duenez, kontratuen iraungipenak Fragor Etxetresnetako 106 langileri, Edesako 82ri eta Grumaleko 147ri eragingo die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea