Fagor -

Eskaintza

FagorBrandten 1.200 lanpostu salbatzeko apustua egin du Cevitalek

Fagorrek Frantzian duen filialak ordainketak eten ditu azarotik; lau lantegi eta 1.800 langile inguru ditu Frantzian. Gainera, % 15eko merkatu kuota dauka.

Frantziako Industria ministroa, FagorBrandti egindako bisitan. Argazkia: Efe, artxibokoa.
Frantziako Industria ministroa, FagorBrandti egindako bisitan. Argazkia: Efe, artxibokoa.
Frantziako Industria ministroa, FagorBrandti egindako bisitan. Argazkia: Efe, artxibokoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cevital talde aljeriarrak FagorBrandt Fagorrek Frantzian duen filiala berpizteko plana proposatu du. Plan horri esker, 1.200 lanpostu salbatuko lirateke.

Enpresako zuzendaritzak taldearen etorkizunari buruz jasotako lau eskaintzen berri eman du komunikatu batean. Eskaintza irabazlea zein den, epaitegi batek erabakiko du otsailaren 13an.

Cevitalen proiektua etxetresnak eraikitzen dituen eskualde-eragilea sortzea da (Europa/ Ipar Afrika/Ekialde Ertaina), "FagorBrandten 'know-how' delakoaz eta esperientziaz baliatuta".

Issab Rebrab da Cevitaleko burua. Rebrabek enpresa talde bat martxan jarri du siderurgian, autoen salmentan, energia elektrikoan eta maila handiko distribuzioan.

Fagorrek Frantzian duen filialak ordainketak eten ditu azarotik; lau lantegi eta 1.800 langile inguru ditu Frantzian. Gainera, % 15eko merkatu kuota dauka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea