Fagor -

Krisia Fagorren

Hartzekodunen konkurtsoa, Grumal eta Proiek Fagorren filialentzat

Grumal eta Proiek Azpeitian eta Bilbon Fagor Etxetresnakek dituen filialak dira, hurrenez hurren.

Grumal langileak protesta batean. EITB
Grumaleko langileak protesta batean. EITB
Grumal langileak protesta batean. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Etxetresnakek hartzekodunen konkurtsoa eskatu du Grumal (Azpeitia) eta Proiek (Bilbo) filialentzat, kooperatibako iturriek jakitera eman dutenez.

Donostiako merkataritza-arloko epaitegian egin dute eskaera, Fagor Mastercook (Polonia) eta Fagor Ireland (Irlanda) filialekin egin zuten bezala.

Horrenbestez, amitutzat eman daiteke Fagor Etxetresnaki eta haren filial guztiei zuzendutako hartzekodunen konkurtsorako prozesua.

Oraingoz, Donostiako epaitegiak ondoko eskaerak onartu ditu tramitera: Fagor Etxetresnakena, Fagor Mastercookena eta Fagor Irelandena. Basauriko Edesari, Grumali eta Proieki lotutako eskaerak datozen asteetan onartuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea