Fagor -

Fagor Etxetresnak

Edesako langileek 'txistorrada' antolatu dute Basauriko lantegian

Herritarren babesa eskertu nahi izan dute lantegian itxita jarraitzen duten langileek, eta mobilizazio berririk ez dutela egingo adierazi dute.

Edesaren lantegia, Basaurin.
Edesa Basaurin
Edesaren lantegia, Basaurin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edesako langileek 'txistorrada' antolatu dute gaur Basauriko lantegiaren kanpoaldean. Horren bitartez, euren lanpostuak mantentzeko egiten ari diren mobilizazioetan herritarren aldetik jasotako babesa eskertu nahi izan dute.

Euria eta hotza izan dira nagusi, baina, hala ere, hainbat pertsona gerturatu dira lantegira. Kanpoaldean, erregailuak instalatu dituzte, 22 kilo txistor prestatzeko. Gainera, 50 ogi-barra eta 30 litro ardo eta muztio eraman dituzte.

Langileek itxialdi zehaztugabearekin jarraitzen dute lantegian bertan, eta "modu oso positiboan" baloratu dute ekimen honek izan duen harrera.

Itxialdiarekin jarraitu arren, langileek mobilizazio berririk ez dutela aurrera eramango adierazi dute, birkolokatze planari konfiantzazko botoa emateko. Hala eta guztiz ere, azaroaren 29an Fagor Etxetresnak enpresako langileek Arrasaten antolatutako martxan parte hartuko dute.

Azaroaren 21ean, Fagor Etxetresnakek Basauriko Edesa enpresarentzat hartzekodunen lehiaketa eskatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea