Fagor -

Fagor Etxetresnak

Fagor Etxetresnakek 16 milioi euroko zorra du Gipuzkoako Ogasunarekin

Martin Garitanok onartu du enpresa ordainak "betetzen" ari zela, eta txosten bat osatzen ari direla hartzekodunen lehiaketak izango dituen eraginak aztertuz.

Martin Garitano eta Jon Peli Uriguen, gaurko agerraldian. EFE
Martin Garitano eta Jon Peli Uriguen
Fagoren krisiak sortuko duen langabeziarekin kezkatuta daude

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak jakinarazi duenez, "ordu gutxiren buruan", Aldundiak txosten bat osatuko du Fagor Etxetresnaken hartzekodunen lehiaketak Gipuzkoan izango duen eragina aztertuz. Gainera, enpresak Gipuzkoako Ogasunarekin 16 milioi euroko zorra duela onartu du, baina ordainketa "betetzen" ari zela zehaztu du.

Garitanok, PSE-EEk eskatuta, agerraldi bat eskaini du Arautegien, Instituzioen eta Gobernuaren batzordean, Jon Peli Uriquen Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko diputatuarekin batera. Aurkezpen horretan, Fagor Etxetresnaken hartzekodunen lehiaketaren harira, Gipuzkoako Aldundiak hartutako neurrien berri eman dute.

Ahaldun nagusiak adierazi duenez, txosten bat osatzen ari dira, Debagoienako alkateekin eta zonalde horretako Garapenerako agentziarekin elkarlanean. Bertan, Fagor Etxetresnaken hartzekodunen lehiaketak industria laguntzaileetan izango duen "eragina" aztertuko dute, eta irteera aurkitzeko, arintzeko edota laguntzeko neurriak ebaluatuko dituzte.

"Hau guztia garapen bidean dago, eskualdeko alkateak zerbitzu sozialekin eta garapen agentziarekin batera ari dira lanean. Ordu gutxiren buruan, informazio gehiago izango dugu beharrean hasi ahal izateko", adierazi du Garitanok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea