Fagor -

Fagorren itxiera

'Informazio falta' salatu dute Grumaleko langileek

Mondragon Korporazioak Arrasaten duen egoitzan elkarretaratzea egin dute eta 148 lanpostuak defendatzeko idatzia eman diete kooperatibako kideei.

Grumaleko langileek manifestazioa egin dute Arrasaten

0:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Etxetresnaken parte den Grumal enpresako langileek elkarretaratzea egin dute ostiral honetan Mondragon Korporazioak Arrasaten duen egoitzaren aurrean. Bertan, lantegiaren 148 lanpostuak defendatzen dituen idatzia eman diete kooperatibako kideei eta "informazio falta" salatu dute.

"Zuon erantzukizun faltak miseriara eramango gaitu" lelopean, manifestazioa egin dute Mondragon taldeko egoitzatik Arrasate erdigunera.

Josu Galarraga ELAko sindikatuko bozeramaileak adierazi duenez, "enegarrenez" bilera informatiboa eskatu diote Mondragon Korporazioari.

Fagor Etxetresnakek 2005ean erosi zuen Grumal sukaldeko altzariak egiten dituen Azpeitiko enpresa. 18 milioi euro ordainduta erosi zion Masco Corporation multinazional estatubatuarrari.

Grumal aurretiazko hartzekodunen konkurtsoan dago orain, baina "datozen egunotan" konkurtsoa eskatuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea