Fagor -

Egoera aztertzeko bilera

Fagorren balizko plan batean laguntzeko prest agertu da Kutxabank

Kutxabankeko presidentearekin bildu da Martin Garitano, Fagor Etxestrenakek krisia jorratzeko. Edonola ere, plan berriei ekitea hipotesia dela argitu du ahaldun nagusiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Etxetresnakeko ekoizpenaren atalen bati eusteko asmoz, balizko bideragarritasun planen finantzaketan parte hartzeko konpromisoa agertu du Kutxabankek, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri duenez.

Donostiako Foru Jauregian Mario Fernandez Kutxabankeko presidentea eta Xabier Iturbe Kutxako presidentea hartu ditu ahaldun nagusiak astelehen honetan. Bertan izan dira ere Jon Peli Uriguen Berrikuntza diputatua eta Pedro Iturbe aldundiko Lurralde Garapenerako zuzendaria.

Bilera horren ondoren egin duen agerraldian, Garitanok esan du Kutxabank prest dela ''errentagarriak izan daitezkeen zenbait atalen balizko bideragarritasun planen'' finantzaketan parte hartzeko. "Bideragarritasun plan berria egiteko zein aurkeztu daitekeena aztertzeko unean bertan izateko prest dago Kutxabank'', azaldu du.

Fagor Etxetresnakek hartzekodunen konkurtsoaren inguruan datozen orduotan hartuko dituen erabakien zain dago Aldundia, baina Garitanok ez du baztertu erakundeak balizko plan horien eraketan parte hartzea. "Talde osoaren edo atalen bideragarritasun planak ezarri daitezke, behin administratzaile konkurtsalek atal disolbagarriak eta disolbaezinak dauden erabaki ondoren'', esan du.

Ahaldun nagusiak, baina, ''itxaropen faltsurik'' sortu nahi ez duela azpimarratu du.

Fagorren Kontseilu Errektoreak gaur erabakiko du Edesaren etorkizuna

Fagor Etxetresnak kooperatibaren Kontseilu Errektoreak bilera du gaur arratsaldean Edesaren etorkizunaz behin betiko erabaki ofiziala hartzeko, asteburuan hainbat bileratan egoera aztertu ostean. Gainera, beranduenera, asteazkenean iragarriko omen du hartzekodunen konkurtsoan sartu dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea