Fagor -

Fagor Etxetresnak

Fagorreko langabeei nola lagundu aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza

FEAG Europako Funtsera jotzeko beharrezkoak diren pausoak ikertzen ari da, dokumentazioa eta izapideak kasu. Funtsaren helburua langabeen lan munduratzea erraztea da.

Fagorreko Etxetresnak kooperatibako langileei laguntzeko neurriak aztertzen ari da Jaurlaritza. EFE
Fagorreko Etxetresnak kooperatibako langileei laguntzeko neurriak aztertzen ari da Jaurlaritza. EFE
Fagorreko Etxetresnak kooperatibako langileei laguntzeko neurriak aztertzen ari da Jaurlaritza. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza Fagor Etxetresnak kooperatibaren krisiaren ondotik lanik gabe gelditu diren pertsonei laguntzeko neurriak aztertzen ari da. Hala, aukeretako bat FEAG Europako Funtsera jotzea da.

Bestalde, merkatu eta jarduera berriak ikertzeko klusterrak aktibatuko ditu "berehala", bai maila lokalean eta baita nazioartean ere. Horrekin, Fagor Etxetresnak kooperatibaren krisiak gehien eragin dien hornitzaileei lagundu nahi die Jaurlaritzak.

Fagor Etxetresnakeko egoeran ondorioz, lanik gabe gelditu diren langileei, Gizarte Segurantzako erregimenean dauden bazkideei (Edesako langileak kasu), eta Fagorrentzat lan egiten zuten enpresatako langileei laguntzeko, ekimen sorta bat martxan jartzeko asmoa du Jaurlaritzak.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako Saila Europako FEAG Funtsera jotzeko dauden aukerak aztertzen ari da. Funts horren helburua enpresen itxieraren ondorioz, bat-batean kalean gelditzen diren langileei lan munduratzea erraztea eta horiei babesa eskaintzea da.

Oraingoz, Eusko Jaurlaritza FEAG funtsera dirua eskatzeko dokumentazioa aztertzen eta izapideak egiten ari da. Azterketaren ondoren jakingo dute Fagor Etxetresnak kooperatibak laguntza horiek jasotzeko aukerarik izango duen ala ez.

MCCk Fagor Etxetresnak kooperatibako bazkideak beste kooperatibetan birkolokatzen dituen bitartean, Jaurlaritzak Lanbideren bitartez langabeak orientatzeko eta hezteko eskaintza egin dio Fagorri.

Bestalde, autonomoen lana bultzatzeko plan zehatz bat abian jarri nahi du Jaurlaritzak Gaztenpresa mekanismoaren bitartez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea