Fagor -

Fagor Etxetresnak

Edesako langileek euren egoera aztertuko dute gaur Basauriko lantegian

Hartu beharreko neurriak eta balizko mobilizazio berriak erabakiko dituzte. Bitartean, Basauriko lantegian abiatu zuten itxialdiarekin jarraitzen dute.

Itxialdi zehaztugabearekin jarraitzen dute Basauriko Edesako langileek.
Edesako lantegia, Basaurin
Itxialdi zehaztugabearekin jarraitzen dute Basauriko Edesako langileek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagorreko presidenteak enpresa ez dela bideragarria esan ostean sortu den egoera aztertuko dute gaur Edesako langileek Basauriko lantegian, Bizkaian, Bizkaiko Foru Aldundiak hiru milioi euroko diru-laguntzak ematea posible den arren.

Langileen iturriek adierazi dutenez, Fagor Etxetresnaken Bizkaiko filialak dituen 200 bazkide baino gehiago daude itxialdi zehaztugabean, enpresa aurrekonkurtsora eramatea erabaki zutenetik. Gaur, bazkalorduan euren familiekin bilduko dira lantegian.

Guztiek batera, langile moduan zer egoerari egin beharko dieten aurre eta euren etorkizuna nolakoa izango den aztertuko dituzte, baita Edesa zer-nolako egoeran dagoen ere. Gainera, hartu beharreko neurriak eta balizko mobilizazio berriak erabakiko dituzte.

Ostiralean zuzendaritzarekin egin zuten bileraren ostean, langileen indarrek behera egin dute, baina astelehenean Fagor Etxetresnakeko Kontseilu Errektoreak hartuko duen erabakiaren zain daude.

Gainera, paella erraldoia antolatu dute Basauriko lantegian, enpresaren bideragarritasun ezaren aurrean elkarri babesa emateko. 130 pertsonak eman dute izena bazkarirako, tartean, langileak, familiako kideak eta lagunak.

Bestalde, Edesako langileek autobusak alokatu nahi dituzte, astelehenean Fagorreko langileek itxieraren aurka antolatu duten Arrasateko giza katean izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea