Ekonomia

1 / 30 Hurrengoa
Nafarroako Gobernuak 2025eko ekainaren 30era arte luzatuko ditu garraio publikorako laguntzak

Nafarroako Gobernuak 2025eko ekainaren 30era arte luzatuko ditu garraio publikorako laguntzak

Orain arte aplikatu izan den bezala, Espainiako Gobernuak bidaia-txartelaren kostuaren % 30 hartuko du bere gain, eta Nafarroakoak, gainerako % 20a, % 50eko deskontuak mantentzeko.
Bizkaiko eta Gipuzkoako ehungintzaren sektorea kalera atera da berriz, Estatuko hitzarmena aplikatzearen aurka

Bizkaiko eta Gipuzkoako ehungintzaren sektorea kalera atera da berriz, Estatuko hitzarmena aplikatzearen aurka

ELAk deitu du lanuztea, eta lortutako lan-baldintzak eta probintziako negoziazioa "jokoan" daudela salatu du.
Oinarrizko elikagaien BEZa, berriro gorantz: horrela geratuko da erosketa-saskia urtarrilaren 1etik aurrera

Oinarrizko elikagaien BEZa, berriro gorantz: horrela geratuko da erosketa-saskia urtarrilaren 1etik aurrera

Ogia eta arrautzak bezalako oinarrizko elikagaien BEZa % 4ra itzuliko da, eta pasta eta hazi-olioak bezalako produktuena ere igo egingo da.
Garciak baieztatu du garraio publikoaren doakotasuna 12 urtera arte geratzeko etorri den neurria dela

Garciak baieztatu du garraio publikoaren doakotasuna 12 urtera arte "geratzeko" etorri den neurria dela

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren arabera, neurria "ez da hilabete batzuetarako kontua". Doakotasuna 15 urtera arte luzatzeari buruz —Espainiako Gobernuak atzo erabakitako neurria—, berriz, esan du dekretua aztertuko dutela.
Albiste izango dira: Deskontuak garraio publikoan, Olentzero eta Mari Domingi eta greba ehungintzan

Albiste izango dira: Deskontuak garraio publikoan, Olentzero eta Mari Domingi eta greba ehungintzan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gabonetan gutxienez 110 osasun zentrotan ordutegiak murriztu izana kritikatu du Facuak

Gabonetan "gutxienez 110 osasun zentrotan" ordutegiak murriztu izana kritikatu du Facuak

Osakidetzari zuzendutako idatzi batean, elkarteak "murrizketa eta itxiera ugariak" salatu ditu. Facuak azaldu duenez, Jaurlaritzaren proposamena "zentro asko 20:00etan beharrean 17:00etan ixtea da, eta 17:00etan ixten zutenak 15:00etan ixtea".
EAEko ehungintzaren eta oinetakoen sektorean Estatuko hitzarmen berria ez aplikatzeko eskatu du ELAk

EAEko ehungintzaren eta oinetakoen sektorean Estatuko hitzarmen berria ez aplikatzeko eskatu du ELAk

ELAk mobilizazioak deitu ditu astelehen eta astearte honetarako Bilbon eta Donostian, estatu mailako ehungintzaren eta oinetakoen sektorearen hitzarmen berria EAEn aplika ez dadin eskatzeko. Gainera, Gipuzkoan, greba deitu dute urtarrilaren 7rako.

2024an ekonomiaren bilakaera bikaina nabarmendu du Sanchezek: Espainiak aurreikuspenak gainditu ditu

2024an ekonomiaren bilakaera "bikaina" nabarmendu du Sanchezek: "Espainiak aurreikuspenak gainditu ditu"

Agerraldia egin du Espainiako Gobernuko presidenteak azken Ministro Kontseiluaren ostean, legegintzaldiaren balantzea egiteko eta Espainikako Gobernuaren konpromisoak zenbateraino bete diren aztertzeko.
Hurrengo hiru urteetan % 0,3koa izango da Jaurlaritzaren defizit muga, eta % 0,1ekoa, aldundiena

Hurrengo hiru urteetan % 0,3koa izango da Jaurlaritzaren defizit muga, eta % 0,1ekoa, aldundiena

Ekonomia Itunaren Bitariko Batzordeak bilera egin du astelehen honetan, eta Jaurlaritzak kaleratu dituen datuen arabera, hurrengo hiru urteetan % 0,3koa izango da Eusko Jaurlaritzaren defizit muga eta zor publikoa % 13koa. Aldundientzat, berriz, defizit muga % 0'1ekoa izango da.
Gasteizko suhiltzaileek bost eguneko greba hasi dute gaur, lan baldintzak hobetu eta flota berritzea eskatzeko

Gasteizko suhiltzaileek bost eguneko greba hasi dute gaur, lan baldintzak hobetu eta flota berritzea eskatzeko

Lan batzordeak ohartarazi du Gasteizko Udaleko Segurtasuneko zinegotzi berriak, Cesar Fernandez de Landak, ez badie euren eskariei erantzuten, mobilizazioak gogortuko dituztela.
Albiste izango dira: Deskontuak garraio publikoan, 2024ko balantzea eta Olentzero eta Mari Domingi Bilbon

Albiste izango dira: Deskontuak garraio publikoan, 2024ko balantzea eta Olentzero eta Mari Domingi Bilbon

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Espainiako Gobernuak astelehen honetan onartuko ditu energia enpresei kargak ezartzea eta garraioaren hobariak

Espainiako Gobernuak astelehen honetan onartuko ditu energia enpresei kargak ezartzea eta garraioaren hobariak

Garraioari jarritako deskontuak 6 hilabetez luzatzea onartuko du Espainiako Gobernuak gaur, urteko azken ministroen kontseiluan. EAEko erakundeen ekarpenarekin, beherapena %50era helduko da.
Sunsundegui enpresako langileek manifestazioa egin dute Altsasun enpresak bizi duen egoera salatzeko

Sunsundegui enpresako langileek manifestazioa egin dute Altsasun enpresak bizi duen egoera salatzeko

Altsasun egin duten manifestazioan, langile batzordeak esan du agerikoa dela Sunsundeguiren bideragarritasuna, eta Nafarroako Gobernuari eskatu diote inbertsore bat bilatzen laguntzeko. Esan dutenez, interesdun batzuk badaude, baina finantzazioa omen da gakoa.

D'Anjou: ''540 milioi euro izango ditugu 2025ean etxebizitza arloan gauza asko egiteko''

D'Anjou: ''540 milioi euro izango ditugu 2025ean etxebizitza arloan gauza asko egiteko''

Finantza eta Ogasun sailburuak aitortu du "laino beltzak" ikusten direla aurreikuspen ekonomikoetan, eta berretsi du industriari "laguntzeko prest" daudela.

Milaka lagun atera dira kalera Iruñean, ixtear egon daitekeen Ezkirozko BSHko langileei babesa adierazteko

Milaka lagun atera dira kalera Iruñean, ixtear egon daitekeen Ezkirozko BSHko langileei babesa adierazteko

Enpresa-batzordeak "Ezkirozko BSH ixtearen aurkako jarrera" azaldu du, eta irtenbideak bilatzearen alde agertu da, BSHko zuzendaritzak astelehenean langileei helarazi zien ixteko iragarpenari aurre egiteko.
Milaka lagun bildu dira Iruñean, BSH enpresaren itxieraren aurka

Milaka lagun bildu dira Iruñean, BSH enpresaren itxieraren aurka

Etxetresna elektrikoen enpresak ixteko asmoa duela iragarri du aste honetan, eta 650 langile kaleratuko dituela.

Azoken garrantzia azpimarratu du Nekazaritza sailak

Azoken garrantzia azpimarratu du Nekazaritza sailak

Raul Perez Iratxeta Nekazaritza sailburuordeak azokek duten garrantzia azpimarratu du. Dioenez, azokak oso onak dira ekoizle txikientzat, eta pribilegio bat kontsumitzaileentzat.

Avanzan aurrera jarraituko dute abenduaren 21erako eta 22rako deitutako grebekin

Avanzan aurrera jarraituko dute abenduaren 21erako eta 22rako deitutako grebekin

PESA zenaren plantillak horixe erabaki du enpresaren azken proposamena jaso ostean. Ekialdebusek, berriz, bertan behera utzi ditu lanuzteak, Aldundiak eskaeretako batzuk onartu ostean.
Eusko Jaurlaritzak garraio publikoan deskontuak mantenduko ditu datorren urtean

Eusko Jaurlaritzak garraio publikoan deskontuak mantenduko ditu datorren urtean

Astelehenerako deitu du Garraio Agintaritza, gainerako operadoreei hobariekin bat egiteko prest dauden galdetzeko.
D'Anjou: ''Aurrekontu arduratsuak, zorrotzak eta anbizio handikoak lortu ditugu''

D'Anjou: ''Aurrekontu arduratsuak, zorrotzak eta anbizio handikoak lortu ditugu''

Nöel d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak azpimarratu duenez, Eusko Legebiltzarrak ostiral honetan behin betiko oniritzia eman dien 2025erako Aurrekontu Orokorrak onartzeak erakundeen "egonkortasunari" lagunduko dio.

Gorenak ukatu egin du bidegabeko kaleratzeagatiko 33 eguneko kalte-ordaina auzibidean handitzea

Gorenak ukatu egin du bidegabeko kaleratzeagatiko 33 eguneko kalte-ordaina auzibidean handitzea

Eskubide Sozialen Europako Batzordeak Espainiari eskatu dio berrikusteko, disuasiozkoa izan dadin eta langileak hobeto babes ditzan.
Arabako espetxeak 32 pertsona kontratatu, eta presoen komunikazioak berreskuratu ditu

Arabako espetxeak 32 pertsona kontratatu, eta presoen komunikazioak berreskuratu ditu

Espetxeko langileak "ezkutuko greba" egiten ari diren ikertzen ari da epaile bat.
2025erako aurrekontuak onartzeak Jaurlaritzari egonkortasuna emango diola nabarmendu du D'anjou sailburuak

2025erako aurrekontuak onartzeak Jaurlaritzari egonkortasuna emango diola nabarmendu du D'anjou sailburuak

Eusko Jaurlaritzaren datorren urterako aurrekontuak behin betiko onartu ditu Eusko Legebiltzarrak, gobernua sostengatzen duten alderdien babesarekin soilik. Ogasun eta Finantza sailburuaren arabera, hazkunde ekonomikoa eta herritarren ongizatea bultzatzeko "bermea" izango dira aurrekontuak.
Gaur arratsaldetik aurrera Arabako Espetxean bisitak berrezarriko dira

Gaur arratsaldetik aurrera Arabako Espetxean bisitak berrezarriko dira

Benito Aguirrek, Arabako Espetxeko zuzendariak, adierazi duenez, hamar pertsona berri kontratatu dituzte barneko lan-poltsa baten bidez, eta gaur bertan berrezarriko dituzte zerbitzuak.

Ziurgabetasuna aurreikusi du Confebaskek 2025. urterako, EAEko ekonomia % 1,8 haztea espero duen arren

"Ziurgabetasuna" aurreikusi du Confebaskek 2025. urterako, EAEko ekonomia % 1,8 haztea espero duen arren

Confebaskeko presidentearen arabera, EAEko ekonomia aurten bezalatsu haziko da datorren urtean ere. Testuinguru horretan, 12.000 lanpostu berri sortu eta langabezia tasa % 6,5ean kokatuko dela aurreikusi du.
Arabak eta Gipuzkoak onartu dituzte 2025eko aurrekontuak, 702 eta 1.218 milioi eurokoak

Arabak eta Gipuzkoak onartu dituzte 2025eko aurrekontuak, 702 eta 1.218 milioi eurokoak

Bizkaiak gauza bera egingo du datorren astean, 1.650 milioi euroko kontuekin. Zifra historiko horiek islatzen dute lurraldeek gizarte zerbitzuen hobekuntzarekin, garapen ekonomikoarekin eta iraunkortasunarekin duten konpromisoa.
Lan Ministerioak sindikatuekin sinatu du lanaldia 37,5 ordura murrizteko akordioa

Lan Ministerioak sindikatuekin sinatu du lanaldia 37,5 ordura murrizteko akordioa

Lan Ministerioren asmoa da Langileen Estatutua aldatzeko tramitazio parlamentarioa bizkortzea, horretarako babes nahikoa lortu behar baitu.
Albiste izango dira: Aurrekontuak, deskontuak garraio publikoan eta Gabonetako Loteriaren inguruko bitxikeriak

Albiste izango dira: Aurrekontuak, deskontuak garraio publikoan eta Gabonetako Loteriaren inguruko bitxikeriak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aurrerapenik ez Udalaren eta Gasteizko Udaltzaingoaren sindikatuen arteko negoziazioan

Aurrerapenik ez Udalaren eta Gasteizko Udaltzaingoaren sindikatuen arteko negoziazioan

Cesar Fernandez de Landa Gasteizko Segurtasun zinegotzi berria ELA, CCOO, LAB eta Sipla sindikatuekin bildu da, bakarka. Hiriko suhiltzaileek ere astelehenetik aurrera grebara joango direla iragarri dute.

Erakundeak eta langileak irtenbide eraginkor bat bilatzen ari dira Balenciaga ontziolarentzat

Erakundeak eta langileak irtenbide "eraginkor" bat bilatzen ari dira Balenciaga ontziolarentzat

Enpresaren etorkizunerako balizko konponbidea "kudeaketa berri batean oinarritzen den eta jarduera bultzatu eta hobetzeko gai den inbertitzaile bat aurkitzea" dela uste dute.
Lan legepeko irakasleen eta hezitzaileen bigarren hitzarmena sinatu dute Jaurlaritza, UGT, LAB eta Steilasek

Lan legepeko irakasleen eta hezitzaileen bigarren hitzarmena sinatu dute Jaurlaritza, UGT, LAB eta Steilasek

Hitzarmenak sektoreko ordezkarien % 63 baino gehiagoko babesarekin egin du aurrera, UGTk, LABek eta Steilasek babestu baitute. Aurreko hitzarmena duela 20 urtekoa zen, 2004koa. ELAk, ostera, ez du hitzarmena babestu, bere ustez, sektorearen aldarrikapen nagusiak ez direlako aintzat hartu.
Espainiako Gobernuak beste 6 hilabete luzatuko ditu garraio publikoen deskontuak

Espainiako Gobernuak beste 6 hilabete luzatuko ditu garraio publikoen deskontuak

Exekutiboak atzera egin du, urtarrilaren 1etik kolektibo batzuei baino ez zielako ezarri nahi deskontua. Egun, % 50eko hobaria dago garraio publikoan: Estatuak % 30 ordaintzen du, eta EAEko erakundeek, gainerakoa (% 20).
Nafarroako Parlamentuak 2025erako aurrekontuak onartu ditu, Chivitek EH Bildurekin adostutako seigarrenak

Nafarroako Parlamentuak 2025erako aurrekontuak onartu ditu, Chivitek EH Bildurekin adostutako seigarrenak

Orotara, 6.431,3 milioi euroko kontuak dira, iaz baino % 1,2 gehiago. Euren agerraldietan, EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen bozeramaileek Nafarroak bizi duen "egonkortasuna" nabarmendu dute.
UGTk Eusko Jaurlaritzari ohartarazi dio espetxe sistemak ''porrot'' egin dezakeela

UGTk Eusko Jaurlaritzari ohartarazi dio espetxe sistemak ''porrot'' egin dezakeela

Jose Ramon Lopezek, Acaip-UGT sindikatuko presidenteak, bere sindikatuko afiliatuei eta funtzionario guztiei dei egin die hemendik aurrera aparteko orduak egiteari utz diezaioten, "Eusko Jaurlaritzaren eraginkortasun eza funtzionarioengan erori ez dadin".

Arabako kartzelako langileak ezkutuko greba egiten ari diren ikertuko du epaitegi batek

Arabako kartzelako langileak "ezkutuko greba" egiten ari diren ikertuko du epaitegi batek

Aldi baterako ezintasunagatiko bajen gorakada "jarraitua eta masiboa" hauteman dute zentroko arduradunek, eta, horren ondorioz, deitoratu dute oinarrizko zerbitzuak eten direla bertan.
Jauregik baieztatu du Siemens Gamesaren lan-erregulazioko espedienteak 50 langileri eragingo diela EAEn

Jauregik baieztatu du Siemens Gamesaren lan-erregulazioko espedienteak 50 langileri eragingo diela EAEn

Industria sailburuak esan duenez, Eusko Jaurlaritza enpresari nola lagundu aztertzen ari da, besteak beste, eskariak indartuta. "Noski, EAEn parke eoliko berriak nola egin daitezkeen aztertzeko ordua da", nabarmendu du.
Kongresuak bertan behera utzi du konpainia energetiko handiei ezarritako tasa

Kongresuak bertan behera utzi du konpainia energetiko handiei ezarritako tasa

Hala, EAJk eta Juntsek babestu egin dute PPk Gobernuaren erreforma fiskalari egindako zuzenketa.
Etxebizitzaren gaineko kezka ia hirukoiztu egin da azken urtean EAEn, osasungintzaren pare jartzeraino

Etxebizitzaren gaineko kezka ia hirukoiztu egin da azken urtean EAEn, osasungintzaren pare jartzeraino

Deustobarometroren azken inkestan galdetutakoen % 41ek aipatu dute EAEren arazo nagusien artean; iaz % 16ren ahotan baino ez zen egon. Gainera, etxebizitzaren politika publikoek nota eskasa merezi dute (10etik 3,8), herritarren ustez.
Etxeberriak Udaltzaingoko sindikatuei leporatu die herritarrak euren aldarrikapenen gatibu bihurtzea

Etxeberriak Udaltzaingoko sindikatuei leporatu die "herritarrak euren aldarrikapenen gatibu" bihurtzea

Lan-gatazka bideratze aldera, Cesar Fernandez de Landa Gasteizko Udaleko Segurtasun zinegotziak Udaltzaingoan ordezkaritza duten sindikatuekin bilduko da gaur.
Balenciaga ontziolaren etorkizuna kolokan, gaurko bileraren atarian

Balenciaga ontziolaren etorkizuna kolokan, gaurko bileraren atarian

Zalantza bazegoen ere, Espainiako Gobernuaren ordezkariek parte hartuko dute ostegun honetako elkarrizketa mahaian. Hartzekodunen konkurtsoan sartu ondoren ontziola historikoaren egoera konpontze aldera erakundeak bilerak egiten ari dira egunotan.
1 / 30 Hurrengoa

  • Erosketa saskia

    Erosketa saskia

    Oinarrizko produktuak saltzen dituzten hipermerkatu eta saltoki handiei buruzko azken berriak eitb.eus-en

  • TicketBai albisteak

    TicketBai albisteak

    Nola ari da aplikatzen gaur egun iruzur fiskalaren kontrako tresna hau Euskadin?

  • EBZ berriak

    EBZ berriak

    Europako Banku Zentralaren politika monetarioari buruzko azken albisteak

  • Eustat gaur

    Eustat gaur

    Euskadiko gizartearen eta ekonomiaren inguruko estatistika datuen azken ordukoa

  • Murrizketak albisteak

    Murrizketak albisteak

    Euskal Herriko eta Espainiako osasun eta hezkuntza alorreko murrizketei buruzko azken ordukoa.

  • Langabezia

    Langabezia

    Ezagutu langabezia tasa Euskadin eta munduan, koronabirusaren krisia dela eta.

  • Burtsa

    Burtsa

    Baloreen merkatuaren azken orduko albisteak eitb.eus-en.

Burtsa

Burtsa-indizea Aldaketa Joera

Norbolsak eskainitako informazioa