Bitxikeriak -
Enkantea
AEBetako herri txikiena, salgai
Buford izeneko herria enkantean jarri dute, 100.000 dolarretik hasita. Biztanle bakarra dauka.
Erredakzioa
Buford, AEBetako herri txikiena, enkantean jarriko dute ostegun honetan, 100.000 dolarretik hasita.
Herria Wyoming estatuan dago, eta biztanle bakar bat dauka.
"Aukera paregabea da herri oso bat edukitzeko", iragarri du enkantea kudeatzen duen enpresak.
Ekimenaren sustatzailea herriko biztanle bakarra, Dan Sammons (61 urtekoa), izan da. Alkatea eta herriko enpresa bakarraren jabea ere bada. Herriarekin batera, denda bat, gasolindegi bat eta posta bulego bat jarri dituzte salgai, udal webgunean azaldu dutenez.
AEBetako herri txikiena ez ezik, 80. errepidearen (New York eta San Francisco ekialdetik mendebaldera lotzen dituena) puntu garaiena ere badela aldarrikatzen du Bufordek.
Herria 1866 urtean sortu zuten, eta gehienez jota 2.000 biztanle izan ditu. Lanbide nagusia trenbidearen eraikuntza izan da, baina horren puntu garaian izanda, herritarrak beste leku batzuetara aldatzen hasi ziren.
Alde egiten azkena Sammonsen semea izan zen, duela lau urte.
Egungo alkatea 80ko hamarkadan iritsi zen herrira, eta zerbitzu-gune baten jabe da. Egunero, 1.000 bezero inguru izan ohi ditu.A