Bitxikeriak -

Ardien inguruko albistea

'El Mundo Today' auzitara eramateko asmoa agertu du Bilboko epaile batek

Egunkari satirikoak asteartean agiri batean azaldu zuenez, mehatxuak jaso ditu informazio ironiko batengatik: ' Espainiako ardien % 90 sexua izateko hazten dituzte'.

Ardiak. Artxiboko argazkia: Gorrixiki
Ardiak. Artxiboko argazkia: Gorrixiki
Ardiak. Artxiboko argazkia: Gorrixiki

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ardien inguruko albiste batek hautsak harrotu ditu azken egunetan. El Mundo Today egunkari satirikoak asteartean agiria batean azaldu zuenez, mehatxuak jaso ditu informazio ironiko batengatik: 'Espainiako ardien % 90 sexu-harremanak izateko helburuarekin hazten dituzte'.

Egunkariaren hitzetan, Bilboko epaile batek albistea zuzentzea eskatu du. Hala ere, berria zuzentzeko eskakizun hori tonu ironikoan erabiltzea erabaki du El Mundo Today-k.

Ana Maria estimatua: Gure abisu legalean azaltzen den bezala, gure orrialdearen atarian estekatuta, 'El Mundo Today webgunea entretenitzeko xede bakarra duen egunkari satirikoa da. Eduki guztiak fikzioa dira eta ez dute errealitatearekin zerikusirik. Webgunean agertzen diren erreferente, izen, marka eta erakunde guztiak testuinguruan kokatzeko erabiltzen dira, edozein eleberri edo fikziozko kontakizunean bezala'. Ondorioz, fikziozko eduki bat zuzentzea ez du zentzurik, gainera, norbaiti delitu bat inputatzeko aukerarik ez du ematen, herri kulturan oinarritutako txiste bat baino ez delako, eta horrela ulertu behar da”, ziurtatu du egunkari satirikoak agirian.

“Ardiak, beste garai batzuetan elikadura sektorean erabiliak, orain artzainen sexu beharrizanak asetzeko erabiltzen dituzte gehienbat”, dio El Mundo Today-ren berri satirikoak tonu umoretsuan. Gainera, 184 ardi dituen ustezko artzain bati elkarrizketa egiten diote: “guztiak adinekoak eta ederrak dira”.

Egunkariak sare sozialetan mota honetako eskakizuna argitaratu ohi ditu, “adierazpen askatasunak pairatzen duen jazarpena agerian uzteko”. “Espetxera baldin bagoaz, mesedez, honengatik izatea”, adierazi zuten asteartean, Twitter sare sozialean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste barregarriak Bilbo Gaurko azken ordukoa Albiste faltsuak