Bitxikeriak -
Ikurrina okerrak
Ikurrina 'daltonikoak' Euskal Herriko kaleetan
Koloreak nahastuta dituzten ikurrinak agertu dira hainbat herritan eta irudiak laster zabaldu dira sare sozialetan eta WhatsApp bidez.
eitb.eus
Gurutze gorridun eta fondo berdedun ikurrina 'daltonikoak' agertu dira Euskal Herriko hainbat herritan eta irudiak laster zabaldu dira sare sozialetan eta WhatsApp bidez. Antza, 'txinoak' deitutako dendatan saltzen dituzte.
Mungiako Lauaxeta hotelaren ingurua kolore ofizialak nahasten dituen ikurrinekin apaindu dute, San Pedro jaiak direla eta. Plaza horretan bertan dagoen beste establezimendu batek, berriz, ikurrina ofizialak jarri ditu eta, beraz, ezberdintasuna bertatik bertara ikusteko aukera dago. *
Basauriko 'txinoetan' ere badaude salgai aipatu ikurrinak. Horren erakusgarri da ondoko txioa:
Nolanahi ere, ez da lehenengo aldia gaizki diseinatutako ikurrinek zeresana ematen dutela. Duela bi aste ikurrina "berezi" hau jarri zuten Laukizen eta irudiak berehala zabaldu ziren sare sozialetan.
(Laukizen jarritako "ikurrina". Argazkia: EiTB)
* Eguneraketa (2017/06/24): Informazio hau argitaratu ostean, Mungiako Lauaxeta hoteleko arduradunak izandako gaizki-ulertua zuzendu du, eta ikurrina okerren ordez koloreak modu egokian irudikatzen dituen beste batzuk jarri ditu.