Jendea -

Futbolaz ari al gara?

Sara Carbonero Munduko Txapelketako protagonista bihurtu da

Kazetari gazteak Hegoafrikako Munduko Txapelketa aztoratuta du eta mundu osoko egunkariak berari buruz ari dira. Batzuek Espainiako selekzioaren porroten arduradun egin nahi dute.

A.A.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinako egunkarietara ere iritsi da Sara Carbonero kazetariaren irudia. El Mundo egunkaria izan zen Carbonerok Hegoafrikako Munduko Txapelketan eragin duen iskanbila piztu zuena. Izan ere, egunkariak, kirol ekimena hasi baino egun batzuk lehenago, "Munduko Tx?apelketa desorekatuko al du" jasotzen zuen titularra idatzi zuen. Sarak berak horrelakorik egiteko gai ez zela esan zuen arren, zurrumurruak eta akusazioak etengabe sortu dira Espainiako selekzioak bere lehen partida jokatu zuenetik. Horrela, badirudi Sara Carbonero, onerako edo txarrerako, bere bikotekidea baino ospetsuagoa dela orain.

Asteleheneko partidan, munduko argazki-kameren erdiak baino gehiagok kazetari gaztearen erretratua nahi zuen. Sara Carbonerok sortu duen fenomenoa ukaezina da eta horren adibide da lehen norgehiagokaren ostean Casillasi egin zion elkarrizketaren bideoak errekorrak hautsi dituela Youtuben, izan ere, dagoeneko milioi bat bisita baino gehiago ditu.

Carbonero Suitzaren aurkako porrotaren arduradun egin zuen The Times egunkariak. Hala ere, beste argitalpen batzuek adierazi zutenez, Iker Casillasek berak Carbonero selekzioaren jokoaren errudun izatea ezeztatu zuen.

"Ezinezkoa da ez begiratzea"

Zalantzarik gabe kazetariak mundu osoko prentsak bere argazki bat argitaratzeko tartea egitea lortu du. Diario de Tucuman egunkari argentinarrak, hain zuzen ere, "Ezinezkoa da ez begiratzea" titulatu zuen aurrekoan. El Comercio de Peru egunkariak, berriz, "Txapelketara kazetari ederrak eramatearen estrategia" aipatu zuen beste albiste batean. Hala ere, Sara Carbonerori elkarrizketa bat eskatu eta kazetariak ezezkoa eman ziela onartzen zuten.

Hondurasen aurkako 2-0 emaitzaren ostean, Txinako prentsak ere kazetaria aipatu du bere egunkarietan eta "Oraingoan Sarak ez zuen Casillas urduri jarri" titularra idatzi zuten.

Alemania ere txundituta dago Carboneroren edertasunarekin, izan ere, kazetariak munduko aurkezle sexyenen zerrendako lehen postua lortu zuen 2009an. Alemaniarrek Christina Surerekin alderatzen dute, suitzarra izan arren modeloa eta karreretako pilotua izan zen emakumea.

Carbonerori futbol zelaian lanean ari zenean argazkiak atera dizkiote, atzean Casillas taldearekin prestatzen ari zen bitartean. Baina kazetariak esku artean duen koadernoa ere eztabaidagai izan da. Azalean "Callate la boca", arropa eta dekorazio etxe bat, esaldia ikusi daiteke. Carbonerok hasieratik bere bizitza pertsonala eta profesionala banandu nahi izan dituen arren, zorrotzenek Sarak sortu diren zurrumurru guztiei erantzuteko modua dela uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea