Bitxikeriak -
Garraio arriskutsua
Horrela garraiatzen dituzte belar-fardelak Elorrion
Ertzaintzaren zirkulazio kontrol batek autoa geldiarazi zuen eta, handik gutxira, fardelak garraiatzeko ibilgailu egoki batek zama hartu eta bertatik eraman zuen.
eitb.eus
Azken orduetan argazki harrigarri batzuk dabiltza bolo-bolo WhatsApp bidez. Beraietan belarrezko hainbat fardel modu ez ohikoan eta, itxura guztien arabera, arriskutsua izan zitekeen eran garraiatu nahian zebilen auto zuri bat azaltzen da. Izan ere, aipatu paketeak ibilgailuko maletategitik eta kopilotuaren tokitik nabarmen ateratzen ziren; horrez gain, sabaian eta aurrealdean ere ageri ziren.
Hala baieztatu du Ertzaintzak; gizonezko bat zigortu zuen atzo, asteazkena, Elorrion (Bizkaia) hainbat belar-fardel autoaren maletategian, sabaian eta kapotean eramateagatik, irudiotan ikus daitekeenez.
19:00ak pasatxo zirenean, Ertzaintzaren zirkulazio kontrol batek aipatutako autoa ikusi zuen Elorrioko kale batean.
Agenteek geldiarazi zuten eta isuna jarri zioten, arrisku handia eragiteagatik bide-segurtasunean, eta zama gainetik kentzea agindu zioten. Handik gutxira, fardelak garraiatzeko ibilgailu egoki batek zama hartu eta bertatik eraman zuen.
Autoa belar-fardelez gainezka. Iturria: WhatsApp
Ertzaintzak autoa gelditu zuen unea. Iturria: WhatsApp
Ertzaintzak autoa gelditu zuen unea. Iturria: WhatsApp