Atzo, Bilboko Campos Eliseos Antzokian, lastotxo soil bat erabiliz, txirula bat nola sortzen zuen ikusi ahal izan zuen publikoak. AEBra ere iritsi da, datorren astean estreinatuko den "Gladiator II" filmaren soinu bandan parte hartu baitu.
100 urte bete dira aurten 'Aiako Txikia' korrikalariak Behobia-Donostia irabazi zuela. Hori ospatzeko, haren familiako 12 kidek hartuko dute parte lasterketan.
Erronka berezia jarri diegu Xabi Barandika eta Imanol Lopez puntistei, Eusko Label Winter Series Txapelketaren edizio honetan. Elkar zenbateraino ezagutzen duten jakiteko galdetegia egin dute.
Orrioko erlojua, 1780koa, mekanikoa da, eta 28-30 ordurako autonomia du. Horren ondorioz, egunero egin behar diote tira sokari, eta hamar auzokide txandakatzen dira lan horretan.
Nima Rinji nepaldarrak marka guztiak hautsi ditu, 14 zortzimilakoak igotzea lortu duen munduko pertsonarik gazteena baita. Egindako lorpenak erronka berrietarako bidea ireki diola azaldu du bideo honetan.
Instagramen ia 50.000 jarraitzaile ditu bizkaitar gazteak. Gastronomiaz gain, trikitixa ere maite du: 2019an Gaztea Maketa Lehiaketan parte hartu zuen, Jokin Trikitixa izenpean.
Miren Nogales gonbidatu dute Aitziber Grados eta Malen Altunak, 'Benetan Zabiz?'en bosgarren denboraldiko bigarren atalean. Astroez, pertsonak izozteaz eta ibilbide profesionalaz aritu dira.
Quedate saioan, 'Unibertso Padilla' izeneko atala aurkezten du Alex Padillak. Interneten erosten dituen produktu eta tramankuluak erakusten ditu bertan, eta Sukalerrian saioan, kozinatzeko baliagarriak diren zenbait erakutsi dizkigu.
Udazken hasierako azoka eguna izan dute gaur Garesen, eta, horren baitan, laia txapelketa egin dute; 40. edizioa da aurtengoa. Garai batean nekazariek lurra goldatzeko erabiltzen zituzten laia parearen gainean egin dute korrika, karrika nagusiaren punta batetik bestera.
Donostia galaz jantzi da Zinemaldiaren aitzakian, eta gerturatu diren nazioarteko artistek hedabideen titularrak bete dituzte asteon. Hemen duzu horren laburpena.
Bueltan da Aitziber Grados eta Malen Altunaren podcasta. Gaztearen YouTube kanalean izango da ikusgai. Entzuteko aukera ere izango da, igandeetan (16:00), Gaztean.
Nazioarteko aktore, musikari eta pertsona ezagunen bizileku izan da Donostia asteburuan. Zinemaldiaren aitzakian, gure gastronomiaz eta paisaiez gozatzen ikusi ditugu.
Perry Farrell abeslariak Dave Navarro gitarra kolpatu du, arrazoirik gabe, itzulera kontzertuan. Taldekideek heldu eta aldageletara eraman dute, eta hortxe amaitu da kontzertua. Barkamen mezua zabaldu du taldeak sareetan, eta biharko iragarrita zuten kontzertua ere bertan behera utzi dute.
Eneko Bernaldo de Quiros Royok Hego Euskal Herriko 450 abizen inguru ikertu ditu eta 3.200 dauzka itxaron-zerrendan, jendeak eskatuta. @apellidos_vasconavarros Instagrameko kontuan eta webgunean bildu ditu. Horien inguruko hainbat bitxikeria kontatu dizkigu.
Gallagher anaiak bueltan dira, 15 urte eta gero. 2025ean itzuliko dira oholtza gainera, Erresuma Batuan eta Irlandan emango dituzten hamalau kontzerturekin.
Asturiasko Cabrales gazta onenaren aurtengo lehiaketan ordaindu da inoiz gazta baten truke enkantean ordaindu den preziorik altuena: 36.000 euro. Iaz bezala, El Llagar de Colloto jatetxeak erosi du. Angel Diaz Herrero gaztandegikoa izan da gazta irabazlea.
2.492 kilate dauzka eta Botswanako meategi batean topatu dute. 36 milioi euro baino gehiagoko balioa izan dezake. 1905etik ez dute halakorik atera. Orduan topatu zuten Hegoafrikan inoiz topatu den diamanterik handiena, 3.000 kilatekoa.
Volocity droneak, etorkizuneko taxi hegalariak, proba-hegaldi bat egin du Versaillesko jauregiko lorategietan. Egungo bertsioak bi eserleku ditu, eta bi bateria elektrikoz hornitu dute. Sortzaileek osasun-ebakuazioko misioetan erabiltzeko egokia izango dela nabarmendu dute.
Abuztuaren 11n izango da amaiera gala, Parisen. Musikariak, ostera, Los Angelesen izango dira "aurretik grabatutako eta zuzeneko ikuskizunez jositako" show batean.
Kataluniar artistak bere abesti berriaren zati bat erakutsi du Instagram Live bitartez. Asteburuan ere albiste izan da Rosalía, Charli XCX momentuko artistaren urtebetetze festako gonbidatuetako bat izan baita.
Kotxe bat, 2.500 euroko baleak, bidaiak, urdaiazpikoak... Inor ez da azaldu sari horien bila. Patriketan bilatzeko deia egin du Caritasek, abuztuaren 16an bukatuko delako horiek eskuratzeko epea.
Mirongo ermitaren kerubinak modu traketsean margotu dituzte, eta polemikaren ostean, ermita berehala ixteko agindu du Osma-Soriako Elizbarrutiak. Alkateak ikerketa abiatu du, baseliza Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren barruan babestuta dagoelako.
Affinity Fundazioaren datuen arabera, abandonatutako txakurren erdiak bakarrik adoptatzen dituzte. Jaiotza-indizeek behera egiten dute urtetik urtera, eta maskoten kopuruak, berriz, gora. Hego Euskal Herrian, esaterako, haurrak baino txakur gehiago dago jada.
LAMCen (Musika Latino Alternatiboaren Konferentzia) 25. edizioan eman du kontzertua bizkaitar artistak. ‘Billboard’eko kazetarien arabera, bertan ikusitako 12 zuzeneko onenen artean dago IZAROrena.
Ospitaleak burura ekarrita, medikuak, erizainak edota zaindariak datozkigu burura, baina eguneko lana egiteko lanbide oso garrantzitsu eta ikusezin bat dago: jostunarena. Donostia Ospitalean jostuna da Maider Larre, eta bertan zer eta nola egiten duten kontatu digu.
Gaztelugatxeko eskailerak igo bitartean, hainbat bermeotar ikusi dituzte ortozik Barandiaran eta Arraizak. Zergatik? Zer esan nahi du? Ermitara sartu dira erantzun bila.
90eko hamardako udak musikatu zituzten remixen disko gogoangarriek. 'Megamix brutal' dokumentalak 'max mix' generoaren eztanda eta gainbehera kontatzen ditu.