Baipasa
IBILBIDEAK
Iñigo Ocamica materialismoaz
Itziar alduntzin | EiTb Media
Arkitektoak gizakia eraikin batean nola txertatzen den azaldu digu.
-
Juhani Pallasma arkitektoaren "Azalaren Begiak" liburua
19:38 min
Irudiez gainezka dagoen XXI. Mende honetan, esperientzia bisuala lehenesten dugu beste zentzumenen gainetik. Horrek guztiak ikusmena gainerako zentzumenekiko nagusitasuna sustatu besterik ez du egiten. Materialtasuna nabarmentzen duen arkitektura batek, ordea, gorputzaren garrantzian sinestea berpiztu dezake, eta ukimenaren, usainaren eta entzutearen garrantzia berriz ebaluatu.
Adibide batekin ulertzen lagundu digu Ocamicak: Juhani Pallasmaa arkitektoak zentzu bakoitzaren aberastasun metafisikoaz hitz egiten du 1996an lehen aldiz argitaratu zen "The eyes of the skin"- en. (Azalaren begiak).
"Nire gorputza benetan nire munduaren zilborra da, baina ez perspektiba zentral baten ikuspuntuaren zentzuan, baizik eta locus – erreferentzia toki bezala, oroimen, irudimen eta integrazio bezala." Pallasmaa-k dio hautemate naturala ez dagoela ikusmenera mugatuta, baizik eta gure gorputz osoan bitartez lortzen dela aldi berean.