Itxi

Albisteak

Energia krisia

Aitor Olague (Aizpurua galdategia): "Uste dugu hornidura etena etorriko dela"

Faktoria

Energiaren prezioa garestitu ondoren, hornidurari buruzko kezka ere zabaltzen ari da hainbat sektoretan, noiz eta kontsumoa murriztu nahi den honetan. Aitor Olague Aizpurua galdategiko zuzendari nagusiak azaldu digu nola bizi duten egoera, eta zer aurreikuspen dituzten aurrera begira.

  • Aitor Olague (Aizpurua galdategia): "Uste dugu hornidura etena etorriko dela". 'Faktoria'n.

    .

    5:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Energia krisia hizpide izan dugu gaur ere Euskadi Irratiko 'Faktoria'-n. Energia kontsumoa murrizteko kontingentzia planak ari dira lantzen batean eta bestean, tartean aurrerantzean gerta litezkeen hornidura arazoei aurre egiteko. Fundizioek energia kontsumo handia behar izaten dute euren ekoizpenerako, eta Aitor Olague Aizpurua galdategiko zuzendari nagusiarekin hitz egin dugu jakiteko, batetik, zer nolako aldaketak izan dituzten azken hilabeteetan, eta, bestetik, zer aurreikuspen duten udazken-neguari begira.