Alaves
SMARTBANK LIGA
Alaves garaipenaren bidera bueltatu da Lugon 1-2 irabazita
A. B. R. | EITB Media
Babazorroek Christian Ramosen hasierako golari buelta ematea lortu dute bigarren zatian Taichi Harak eta Nahuel Tenagliak lortutako golei esker.
-
Lugo 1-2 Alavés. Argazkia: @Alaves
Alaves garaipenaren bidera bueltatu da larunbat honetan Lugori 1-2 irabazita. Aurreko bi partidak berdindu egin zituen. Arabako taldeak txarto ekin dio lehiari eta Christian Ramosek Lugo aurreratu du. Bigarren zatian, aldiz, Taichi Hararen eta Nahuel Tenagliaren golei esker partidari buelta ematea lortu du Alavesek 4 minututan.
Lugo - Alaves (1-2) partidaren laburpena
Norgehiagokaren hasieran etxekoak izan dira nagusi. Galiziarrek erritmo altua sartu diote partidari hastapenetik eta hiru abagune argi izan dituzte lehenengo 10 minuteutan aurretik jartzeko. 16. minutuan, aldiz, Christian Ramosek ez du barkatu; Cuellarren erdiraketa baliatu, eta buruz errematatu du Lugo markagailuan aurretik jartzeko (1-0).
Golaren ostean Alavesek partidaren kontrola hartu arte. Luis García Plazak zuzentzen duen taldeak aukera garbiak sortu ditu, baina eraginkortasun falta izan du eta norgehiagoka 1 eta 0 iritsi da atsedenaldira.
Aldageletatik bueltan, babazorroen nagusitasunak jarraitu du eta aukera garbiak izan dituzte arabarrek partida orekatzeko. Guridik eta Tenagliak zutoinarekin topo egin dute. Azkenean, saria 65. minutuan iritsi da: Taichi Hara zelairatu berriak partida berdindu du area barnetik egindako jaurtiketaren ostean (1-1).
Gasteizko taldea ez da konformatu eta bere momentu ona baliatuta Nahuel Tenagliak bigarrena sartu du 69. minutuan; bigarren zutoinean talde galiziarreko defentsa batek desbideratutako erdiraketa errematatuta (1-2).
Azken minutuetan Mendizorrotzako taldeak ez du gehiegi sufritu, baina partidako azken jokaldian Sivera atezainak Alaves salbatu behar izan du. Luis Riojak txartel gorria ikusi du partida amaieran burukada baten bidez aurkaria lurerra botatzeagatik. Hiru puntu hauekin, Alaves sailkapeneko lehengo postuetan dago; 11 puntu bildu baititu 15 posibleetatik.
Fitxa teknikoa
1 - Lugo: Whalley; Loureiro (Calavera, 80. min), Pirri, Neyder Lozano, Zé Ricardo; Cuéllar, Xavi Torres (Juanpe Jiménez, 68. min), Clavería (El Hacen. 55.min), Señé (Idrissa, 80.min); Barreiro (Sebas Moyano, 55.min) y Chris Ramos.
2 - Alaves: Sivera; Tenaglia, Abqar, Sedlar, Duarte; Salva Sevilla (Toni Moya, 80.min), Benavidez, Guridi (Balboa, 92.min); Alkain (Rioja, 60.min), Miguel de la Fuente (Taichi, 60.min) y Rebbach (Rober González, 60.min).
Golak: 1-0, 16.min: Chris Ramos. 1-1, 65.min: Taichi. 1-2, 68.min: Tenaglia.
Epailea: Galech Apezteguía. Txartel gorria Luis Riojari (Alaves) eta (El Haceni). Txartel horiak: Bruno Pirri (25. min) Lugo; eta Sedlar (48.min), Sivera (72.min), Salva Sevilla (73.min), Guridi (73.min), Rober (85.min) y Duarte (91.min), Alaves.