Itxi

Reala

EA Sports Liga

Realak garaipena lortu du Valladoliden aurka (2-1), eta Europarako lehian sartu da berriro

EITB MEDIA

Talde txuri-urdinak garaipena lortu du Valladoliden aurka, Oyarzabalen eta Sergio Gomezen golei esker. Latasak, luzapenean, aldea murriztu du, baina Alvaro Rubioren mutilek ez dute beste ezer egiteko astirik izan.

  • Oyarzabal sartutako gola ospatzen

    Oyarzabal sartutako gola ospatzen Argazkia: EFE

Realak 2-1 irabazi du Valladoliden aurka Reale Arena futbol zelaian jokatu duen 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita bederatzigarren jardunaldiko partida.

Mikel Oyarzabalek egin du lehen gola, 23. minutuan, Pablo Marinen erdiraketa on bat baliatuta, eta txuri-urdinen bigarrena bigarren zatian iritsi da, 68.ean, Sergio Gomezek falta zuzen batean egindakoa. Juanmi Latasak luzapenean sartu du bisitarien gola, 94. minutuan, Darwin Machisen erdiraketa bat sare barrura bidalita.

Bi taldeek ez dute erritmo handiegirik jarri partidaren hasieran, baina aukera batzuk izan dituzte. Lehen zatiaren erdialdean, Javi Lopezek baloi bikaina eman dio Pablo Marini erdiraketa egiteko, eta Mikel Oyarzabalek etxekoen lehen gola egin du (1-0).

Beste behin ere saiatu da Reala, Kubok orpoz jota hasitako kontraeraso on batean. Traore hegaletik joan da baloiarekin, eta Martin Zubimendiri eman ostean, azken horrek orpoz bueltatu dio baloia, baina atezainak Maliko jokalariaren jaurtiketa gelditu du.

Aldageletatik itzulitakoan, partida nahasi bati ekin diote berriro, eta Valladolidek hori aprobetxatu du partidan bete-betean sartzeko. Ondo heldu da aurkariaren atera, baina ez du jokaldirik ondo amaitu.

Orduan etorri da etxekoen bigarren gola, Sergio Gomezek falta zuzen baten bidez egindakoa. Arnau Rafuk atezainak ezin izan du ezer egin baloia desbideratzeko (2-0).

Pucelako taldea partida ahalik eta modu duinean amaitzen saiatu da, eta Juama Latasak 2-1ekoa jarri du markagailuan luzapenean, 94. minutuan, Darwin Machisen erdiraketa bat baliatuta.

Fitxa teknikoa

2 - Reala: Remiro; Traore (Traore, 73. min), Zubeldia, Aritz, Javi Lopez; Zubimendi, Olasagasti (Turrientes, 81. min), Marn (Sucic, 67. min); Kubo (Dani Diaz, 83. min), Oyarzabal (Mariezkurrena, 73. min) eta Sergio Gomez.

1 - Real Valladolid: Rafus; Luis Perez, Javi Sanchez, David Torres, Aznou; Mario Martin (Chuki, 76. min), Juric (Grillitsch, 62. min), Raul Moro (Machis, 76. min), Ivan Sanchez (Arnuncio, 82. min), Amallah (Sylla, 62. min) eta Latasa.

Golak: 1-0, 23. min: Oyarzabal. 2-0, 68. min: Sergio Gomez. 2-1, 94. min: Latasa.

Epailea: Adrian Cordero Vega. Txartel horia atera die Marin (58. min) eta Sergio Gomez (90+7. min) Realeko jokalariei, eta Javi Sanchez (47. min), Amallah (51. min) eta David Torres (68. min) Valladolideko jokalariei.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
27 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
27 Zuzenean 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Harri Herriko finala
27 13:00 - 17:15 TXIRRINDULARITZA | Lieja-Bastogne-Lieja 2025
27 17:05 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoa: Elordi vs Etxeberria

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen