EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

PP+C's koalizioa

Zentro eskuineko botoa Iturgaizek "biltzea" eskatu du Casadok kanpaina itxieran

Alderdi Popularreko presidentearen hitzetan, Iturgaiz “askatasunaren erraldoi” bat da, eta Eusko Legebiltzarrean talde “eraginkor” bat zuzentzeko gaitasuna du.

PP+C's koalizioaren kanpaina itxiera ekitaldia. Argazkia: EFE
PP+C's koalizioaren kanpaina itxiera ekitaldia. Argazkia: EFE
Pablo Casadoren babesa jaso du gaur ere Carlos Iturgaizek

0:39

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zentro eskuineko botoa Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioko lehendakarigaiak “biltzea” eskatu du Pablo Casado Alderdi Popularreko presidenteak. Casadok azpimarratu duenez, Iturgaiz “askatasunaren erraldoi” bat da, eta Eusko Legebiltzarrean talde “eraginkor” bat zuzentzeko gaitasuna du.

PP+Cs koalizioaren kanpaina itxiera ekitaldian parte hartu du Alderdi Popularreko buruzagiak ostiral honetan. Era berean, Ignacio Aguado (Ciudadanos) Madrilgo erkidegoko presidenteordeak eta Iturgaizek berak hitza hartu dute.

Gaur, uztailak 10, Miguel Angel Blanco PPko zinegotziaren bahiketa eta hilketaren 23. urteurrena bete dela gogorarazi du Casadok hitzaldian.

ETAk hildako zinegotziaren familia “duintasun eta eskuzabaltasun” eredu dela aldarrikatu du PPko buruzagiak; izan ere, “mendekuari” uko egin dio, eta terrorismoa gizarteko batasunaren bidez garaitzea ahalbidetu du horrek.

Casadok gogorarazi duenez, azken bi hauteskunde orokorretan, PPk Arabako azken eserlekua galdu zuen EH Bilduren mesedetan. “Anaiaren hilketa gaitzesten ez dutenek eserlekua kendu zioten Mari Mar Blancori”, esan du. Zentzu horretan, Bizkaiko eta Gipuzkoako azken legebiltzarkidea “esku bete botoren menpe” egongo dago, PP eta EAJ edo EH Bilduren artean, ohartarazi duenez.

Azkenik, EAJren “ustelkeria” salatu du Casadok ekitaldian. Jeltzaleen 35 ustelkeria kasu zerrendatu ditu PPko presidenteak. “Hori da EAJren hutsezintasuna… ba ezetz esango nuke”, adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak Euskadiko PP Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Carlos Iturgaiz