cerrar buscador

Eguneko Titularrak

1 / 30 Hurrengoa
Hasiera eman diote arabarrek San Prudentzio jaiei, Erretreta jendetsu batekin

Hasiera eman diote arabarrek San Prudentzio jaiei, Erretreta jendetsu batekin

Gaueko danborradaren biharamunean, San Prudentzio egun handia ospatuko da igande honetan, Armentiako erromeria tradizional eta arrakastatsuarekin. Ekitaldiak 11:00etan hasiko dira.
Urriaren 7an bahitutako bi giza-seme erakusten dituen bideoa kaleratu du Hamasek

Urriaren 7an bahitutako bi giza-seme erakusten dituen bideoa kaleratu du Hamasek

64 eta 46 urteko bi gizonezko dira. Batek dio 202 egun daramatzala bahituta, beraz, grabazioa egunotakoa dela ondoriozta daiteke. Biek ere su-etena eta lehen bait lehen askatu ditzaten ahal den guztia egiteko eskatu diote Israelgo Gobernuari.

Hainbat tornadok hiru zauritu eta kalte material handiak eragin dituzte Nebraskan

Hainbat tornadok hiru zauritu eta kalte material handiak eragin dituzte Nebraskan

40tik gora tornado izan dira azken orduetan. Iragarpenen arabera, igandera arte ez da egoera baretuko.

Tokiko ekoizle txikiek eredu aldaketa eskatu dute Nafarroak elikadura burujabetza lor dezan

Tokiko ekoizle txikiek eredu aldaketa eskatu dute Nafarroak elikadura burujabetza lor dezan

Iruñean egin duten manifestazioan parte hartu duten elkarteen izenean, Miriam Otxotorena artzainak aldarrikatu du "nekazaritza eredu berri bat" posible dela.
PSOEren milaka jarraitzaile elkartu dira Ferrazen, Batzorde Federalak Sanchez babestu duen bitartean

PSOEren milaka jarraitzaile elkartu dira Ferrazen, Batzorde Federalak Sanchez babestu duen bitartean

Pantaila erraldoietan eman dituzte Batzorde Federaleko hitzaldiak, Ferrazen. Monterok alderdiaren babes osoa helarazi dio Sanchezi, eta geratzeko eskatu dio.
Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat alkatek herri biziak aldarrikatu dituzte goi-tentsioko lineen aurrean

Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat alkatek "herri biziak" aldarrikatu dituzte goi-tentsioko lineen aurrean

Eguraldia ez da oztopo izan Izarbeibar, Iruñea, Sakana eta Goierriko eskualdeetatik etorritako ehunka lagun Gazteluko plazan biltzeko, "herrien etorkizuna mehatxatzen duten" goi-tentsioko lineen kontrako plataformakoak.
Igande goiz eguzkitsua, baina arratsalde euritsua

Igande goiz eguzkitsua, baina arratsalde euritsua

Tenperaturak jaitsi egingo dira, bereziki minimoak. Astelehenean, euria egiteko aukera hegoaldeko mendi inguruetara eta Piriniotara mugatuko da.
Soilik Errenteriako Udalak eraman du azken burura etxebizitza eremu tentsionatu izendatzeko tramitazioa

Soilik Errenteriako Udalak eraman du azken burura etxebizitza eremu tentsionatu izendatzeko tramitazioa

Hogei bat udalek eskaera egiteko deklarazioak onartu dituzte udalbatzetan, horietako askok Stop Kaleratzeak taldearen mozioaren harira, baina Errenteria izan da Etxebizitza Sailari tramiteak ofizialki aurkeztu dizkion bakarra.
San Prudentzioko erretreta egunaren hiru protagonista ezagutu ditugu

San Prudentzioko erretreta egunaren hiru protagonista ezagutu ditugu

Mikelek 35 urte daramatza Aldundiko balkoitik erretreta jotzen. Txikitako ametsa beteta, 2000. urtean hasi zen Jose Miguel atalabari. Eta belaunaldi berrikoa den Ikerrek jotzen luze aritzeko helburua dauka.

Lander Martinez arduratuko da finantza arloaz Sumarren Zuzendaritzan, eta Rosa Martinez eraldaketa ekosozialaz

Lander Martinez arduratuko da finantza arloaz Sumarren Zuzendaritzan, eta Rosa Martinez eraldaketa ekosozialaz

Diputatuaren hitzetan, "Yolanda Diazen alde bozkatu dugu, eta Zuzendaritza berria onartu". "Une historikoa da gure hazkundean, erakunde plurinazional bat abiatzen ari baikara, eta horren parte izateko ohorea baitut", erantsi du.
Alderdi, sindikatu eta kolektibo sozialek palestinarren genozidioa amaitzeko eskatu dute Gernikan

Alderdi, sindikatu eta kolektibo sozialek palestinarren genozidioa amaitzeko eskatu dute Gernikan

Ehunka herritar ere batu dira Gernikaren bonbardaketaren 87. urteurrenaren harira Gernika-Palestina ekimenak deitutako protestara, erasoa salatzeaz gain, nazioarteak estatu palestinarra aitor dezala eskatzeko.
Almadiaren Eguna ospatu dute gaur Burgin

Almadiaren Eguna ospatu dute gaur Burgin

Urtero egiten duten ikuskizun honek Pirinioetako ofizio nagusietako bat ekartzen digu gogora: zuhaitz enborrak ibaian behera, ontziak eginda, jaisten zituzten, gero eraikuntzarako saltzeko.

19 urteko mutil bat atxilotu dute Tuteran, amari eraso eta heriotza-mehatxuak egitea leporatuta

55 urteko emakumeak Udaltzaingoari deitu zion, semea erasotzen ari zitzaiola esateko. Gaztea atxilotu dute, etxeko indarkeria delitua egotzita.
Montero: ''Gaur, beti, zurekin, presidente! Zurekin!''

Montero: ''Gaur, beti, zurekin, presidente! Zurekin!''

Maria Jesus Monterok dimisioa ez emateko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, PSOEren Batzar Federalean, eta alderdiaren babesa helarazi dio hari eta haren emazte Begoña Gomezi. "Lokatzik ez da munduan, zurekin gizarte hobeago bat lortu dugula ezkutatuko duenik", esan dio.

Hamar bat edukiontzi erre dituzte Balmasedan

Hamar bat edukiontzi erre dituzte Balmasedan

Edukiontzi horietako baten ondoan aparkatuta zegoen auto bat ere kiskali da. Momentuz ez dakite nork edo nortzuek piztu dituzten suteak. Udal alderdiek aho batez gaitzetsi dituzte gertakariak.
53 urteko gizon beltz bat hil da Ohion, atxilotzen ari zirela ''ezin dut arnastu'' sarri esan ostean

53 urteko gizon beltz bat hil da Ohion, atxilotzen ari zirela ''ezin dut arnastu'' sarri esan ostean

Istripu batetik ihes egin zuelakoan, Frank Tysonen bila sartu da Polizia lokal batera. "Hil nahi naute, deitu Sheriffari!" oihukatzen zuela lurrera bota eta zortzi minutuz eduki dute eskuburdinak bizkarrean. Belaunarekin lepoa estutzen ziotela, "ezin dut arnastu" zioen.  Ospitalean hil da.

PSOEren militante eta jarraitzaile ugari Ferrazen bildu dira, Pedro Sanchezi babesa adierazteko

PSOEren militante eta jarraitzaile ugari Ferrazen bildu dira, Pedro Sanchezi babesa adierazteko

Aldi berean, PSOEk Batzorde Federala antolatu du Ferrazen, eta pantaila erraldoietan ikusi ahal izango dira hitzartzeak.

Eneko Andueza: ''Gaur demokrazia arriskuan dago''

Eneko Andueza: ''Gaur demokrazia arriskuan dago''

PSOEk gaur Madrilen egingo duen Batzorde Federalera iritsitakoan, PSE-EEko idazkari nagusiak erabateko babesa eskaini dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari.

Maria Chivite: ''Karguan jarraitzea merezi duela sentiarazi nahi diot presidenteari''

Maria Chivite: ''Karguan jarraitzea merezi duela sentiarazi nahi diot presidenteari''

Pedro Sanchezek astelehen honetan hartu dezakeen erabakiari buruz galdetu diote Nafarroako presidenteari, PSOEk honetan Madrilen egingo duen Batzorde Federalera sartu aurretik.

Hamasek jaso du Israelen azken su-eten proposamena, eta aztertu egingo duela hitzeman du

Hamasek jaso du Israelen azken su-eten proposamena, eta aztertu egingo duela hitzeman du

Egiptoko iturrietatik baieztatu dutenez, Israelgo eta Egiptoko ordezkaritzek "urrats nabarmenak" egin dituzte "Gazako Zerrendan su-etena lortzeko negoziazioetan".
Astelehenetik aurrera tren gutxiago egongo da Gipuzkoako Aldirietan, eta polikiago joango dira

Astelehenetik aurrera tren gutxiago egongo da Gipuzkoako Aldirietan, eta polikiago joango dira

Ordutegi berriak ordutegi-eskaintza murriztea dakar, bide bakarra eta abiadura-muga ezarriko baitira Hernani eta Donostia artean, eta bidaia-denborak handituko baitira Andoain-Irun tartean.
Lore eskaintza eta meza batek Gernikako bonbardaketaren biktimak gogoratu ditu

Lore eskaintza eta meza batek Gernikako bonbardaketaren biktimak gogoratu ditu

1937ko apirilaren 26an izandako bonbardaketaren biktimak gogoratu dituzte ostiral honetan Gernikako hilerrian, eta omenaldi hori "Ukrainako edo Gazako biktimei" ere luzatu diete.

Azken 9 egunetan, 400 atxilotu baino gehiago AEBko unibertsitateetan, Palestinaren aldeko protestetan

Azken 9 egunetan, 400 atxilotu baino gehiago AEBko unibertsitateetan, Palestinaren aldeko protestetan

Irene Khan NBEko adierazpen askatasunerako errelatore bereziaren arabera, protestarako eskubidea urratzen ari dira. Etxe Zuriak, Trumpek eta Netanyahuk "antisemitismoaz" hitz egin dute, eta Erdoganek "faxistatzat" jo du manifestarien aurkako errepresioa.
Erika Letamendi: ''Familiak laguntza ematen zion ganaduzaleari, eta istripua egon da testuinguru horretan''

Erika Letamendi: ''Familiak laguntza ematen zion ganaduzaleari, eta istripua egon da testuinguru horretan''

Donemiliagako Egilatz kontzejuan, 60 urteko emakume bat hil da behin batzuen kolpeen ondorioz. Erika Letamendi tokiko alkateak azaldu duenez, auzolan baten testuinguruan jazo da ezbeharra, eta azpimarratu du ez direla ohikoak mota honetako gertaerak.

Iruñeko ikastetxe bateko bi ikasle zigortu ditu epaileak, ikaskide bati egindako bullying kasu batengatik

Zigortutako bi mutilek 60 orduz gizartearentzako lanak egin beharko dituzte, eta ezingo dira adingabearengandik 300 metro baino gutxiagora hurbildu. Epaiak ikastetxea aitortzen du erantzule zibil gisa; ondorioz, 20.000 euroko kalte-ordainaren % 90 ordaindu beharko du kalte moralengatik.
Profersa enpresako gertakari batek auzokideen alarma piztu du Zorrotzan

Profersa enpresako gertakari batek auzokideen alarma piztu du Zorrotzan

Bilboko Sader-Profersa ongarriak ekoizten dituen enpresak lurrun-ihesa izan du gaur goizean, fabrikazio-prozesuan izandako erreakzio baten ondorioz. Ez da inor zauritu, ezta kalte materialik izan ere, konpainiak jakitera eman duenez.

Gernikak bonbardaketaren sirena hotsak entzun ditu berriro, 87. urtemugaren egunean

Gernikak bonbardaketaren sirena hotsak entzun ditu berriro, 87. urtemugaren egunean

Goizean hasi dira ekitaldiak, George Steer kazetari britainiarrari omenaldia eginda eta Bakearen eta Adiskidetzearen Gernika sariak banatuta. Arratsaldean, sirena hotsak entzun ondoren, biktimak omendu dituzte hilerrian.
Askatasunaren Ontzidia Turkian dago harrapatuta, Israelen presioengatik

Askatasunaren Ontzidia Turkian dago harrapatuta, Israelen presioengatik

NBEk laguntza humanitarioa iristen uzteko eskatu dio Israeli. Bestalde, Israelgo Armadak ziurtatu du Gazara airez, lurrez edo Ashdodeko portutik iristen ez den edozein laguntza "probokazioa" izango dela.
Atzerriko botoak ez du eraginik izan apirilaren 21eko hauteskundeetako eserlekuen banaketan

Atzerriko botoak ez du eraginik izan apirilaren 21eko hauteskundeetako eserlekuen banaketan

EAJ nagusitu da Araban eta Bizkaian, eta EH Bilduk lortu ditu boto gehien Gipuzkoan. Atzerriko botoak zenbatuta, EAEko hauteskundeetako behin betiko boto-zenbaketa itxi dute, eserlekuen banaketa aldatu gabe.
Sirena hotsak Gernika gelditu du 15:45ean

Sirena hotsak Gernika gelditu du 15:45ean

1937ko apirilaren 26an bezala, sirenak eta kanpaiak 15: 45ean puntuan entzun dira. Lau minutuz sirenak jo du herri osoan.

Akordiorik gabe amaitu da Urdulizko Mecaner enpresan enplegu-erregulazioko espedientearen kontsulta-aldia

Akordiorik gabe amaitu da Urdulizko Mecaner enpresan enplegu-erregulazioko espedientearen kontsulta-aldia

LAB sindikatuaren ustez, Stellantis automobilgintzako multinazionalaren erabakia "ez dago justifikatuta", eta Eusko Jaurlaritzari egotzi dio "deslokalizazioak eragozteko eta trantsizio ekosozialaren erronkei heltzeko industria-politikarik ez izatea".
Emakume bat hil da Egilatzen behi batzuen kolpeak jasota

Emakume bat hil da Egilatzen behi batzuen kolpeak jasota

Biktimaren semea ere larri zauritu dute, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman behar izan dute.
Adingabe bat labankadaz zauritu dute Santutxun izan den liskar batean

Adingabe bat labankadaz zauritu dute Santutxun izan den liskar batean

13:30ean gertatu da erasoa, Juan Gardeazabal kalean. Tokian bertan artatu ostean, Basurtuko Ospitalera eraman dute. Labankada eman dion neskatoa atxilotu egin dute.
Klaratarren komentua, barrutik

Klaratarren komentua, barrutik

Eusko Jaurlaritzak Gernikako klaratarren komentua erosi du, Bakearen Museoari bultzada emateko. Izan ere, Gernikako Juntetxearen ondoko eraikinak "memoriari lotutako guneak" bihurtuko dira.

Sute batek kalte handiak eragin ditu Goiazko ostatuan

Sutean ez da inor zauritu, baina GI-3740 errepidea itxi behar izan dute.

Bi atxilotu Getxon, hiru lapurreta egitea egotzita

Ertzaintzak egindako ikerketaren ondorioz, ustezko lapurrak atxilotu dituzte, hiru delitu egotzita. Polizia-eginbideak amaitutakoan, epailearen esku utziko dituzte.
Sute larri batek kalte material handiak eragin ditu Goiazeko ostatuan

Sute larri batek kalte material handiak eragin ditu Goiazeko ostatuan

Sua 12:00ak baino lehentxeago piztu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. Ez da inor zauritu, baina GI-2634 errepidea itxi behar izan dute.

Egiptoko ordezkaritza bat Israelera iritsiko da gaur, su-etena lortzeko negoziazioak berpizteko asmoz

Egiptoko ordezkaritza bat Israelera iritsiko da gaur, su-etena lortzeko negoziazioak berpizteko asmoz

Egiptoko segurtasun iturriek azaldu dutenez, Kairok Israelgo kartzeletan dauden preso palestinarrekin trukea proposatu du, besteak beste.
EAJ-PSE gobernua akordio handi bat josteko aukera galdu bat da,  Otxandianoren aburuz

EAJ-PSE gobernua "akordio handi bat josteko aukera galdu bat" da, Otxandianoren aburuz

EH Bilduren lehendakarigaiak ohartarazi duenez, "ez da gehiengo abertzalerik eta ezkerrekorik EH Bildu gabe". Ildo horretan, esan du orain dela hitz egiteko momentua, eta ez duela balio gero EAJ-PSEren gobernuaren "hipotekak" koalizio subiranistari "bere gain hartzea exijitzea".
Asier Altunak zuzendutako ''Karmele'' film luzea filmatzen hasi dira

Asier Altunak zuzendutako ''Karmele'' film luzea filmatzen hasi dira

Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira protagonistak, "Elkarrekin esnateko ordua" Kirmen Uriberen eleberriaren egokitzapen honetan. Maiatz amaierara arte luzatuko dute errodajea, Euskal Herri osoan zehar.

1 / 30 Hurrengoa