Politika -

Europako hauteskundeak

BOEk Europako hauteskundeetara aurkeztuko diren 39 hautagaitzak argitaratu ditu

Hauteskunde Batzordeak hamabi hauteskunde-koalizio onartu ditu. Horien artean, EAJrena (Coalicion Canariarekin batera), EH Bildurena (Orain Errepublikak, ERC eta BNGrekin batera) eta Sumarrena daude.

Europako Parlamentua | Argazkia: EFE
Europako Parlamentua | Argazkia: EFE
Europako Parlamentua | Argazkia: EFE

Eitb Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) ekainaren 9ko Europako hauteskundeetarako alderdi eta koalizioek aurkeztutako 39 hautagaitzak argitaratu ditu. Horietan, Europako Parlamentuko 61 diputatu aukeratuko ditu Espainiako Estatuak.

Europako hauteskundeetan barrutia estatu-mailakoa denez, zerrendak Hauteskunde Batzorde Zentralean aurkeztu behar izan dira. Aurreko hauteskundeetan eserlekurik lortu ez zuten alderdiek, 2019koek, gutxienez 15.000 herritarren sinadurak aurkeztu behar zituzten abal gisa.

Europako Parlamenturako hauteskundeetan barruti bakarreko sistema denez, lurralde-alderdiek indarrak batu behar izaten dituzte Estrasburgon eserleku bat lortzeko aukera izateko.

Hauteskunde Batzordeak hamabi hauteskunde-koalizio onartu ditu. Horien artean, EAJrena (Coalicion Canariarekin batera), EH Bildurena (Orain Errepublikak, ERC eta BNGrekin batera) eta Sumarrena daude. Junts+UEk osatutako aliantza independentista eta Espainia hustua izeneko tokiko alderdiak biltzen dituen beste aliantza bat ere aurkeztu dira.

Zerrendak BOEn argitaratu ondoren, Hauteskunde Batzordeak aztertu beharko du ea baldintza guztiak betetzen diren, parekotasuna errespetatzen den eta parlamentuz kanpoko alderdiek aurkeztutako abalak betetzen diren. Azterketa horren ondoren eta akatsak zuzentzeko egun batzuk igaro ostean, Hauteskunde Batzordeak Europako Parlamenturako behin betiko hautagaitzak argitaratuko ditu, eta maiatzaren 14an, asteartean, itzuliko dira BOEra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Europa Europako hauteskundeak EH Bildu Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak ERC Europako Parlamentua Sumar Mugimendua Junts per Catalunya