Politika -

Eusko Legebiltzarra

Hautetsiak gaur hasiko dira legebiltzarkide aktak jasotzen Eusko Legebiltzarrean

Helegiteak aurkezteko epea amaituta, ostiraletik aurrera parlamentario aktak jaso ahalko dituzte. Sumar eta Voxeko legebiltzarkideak izango dira akreditatzen aurrenekoak.

Eusko Legebiltzarra, hutsik. Artxiboko argazkia: Eusko Legebiltzarra
Eusko Legebiltzarra, hutsik
Eusko Legebiltzarra, hutsik. Artxiboko argazkia: Eusko Legebiltzarra

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apirilaren 21eko hauteskundeetan aukeratuak izan ziren legebiltzarkideek gaurtik aurrera jaso ahal dituzte beren aktak, asteazkenean amaitu baitzen helegiteak aurkezteko prozesua.

Sumar eta Voxeko legebiltzarkideak izango dira akreditatzen aurrenekoak, Jon Hernandez eta Amaia Martinez, hurrenez hurren.

Astelehenean akreditatuko dira EAJko legebiltzarkideak (27). Gauzak horrela, datorren astelehenean (maiatzak 6) hasiko da Eusko Legebiltzarra osatzeko atzerako kontaketa, parlamentarien heren batek akta jasotzen duenean hasten baita kontatzen. Beraz, astelehenetik hasita 15 eguneko epean osatu beharko da XIII. legealdiko Eusko Legebiltzarra.

Asteartean, maiatzak 7, PSE-EEko 12 legebiltzarkideen txanda izango da.

Halaber, maiatzaren 13an beren aktak jasoko dituzte EH Bilduko legebiltzarkideek, eta koalizioak aurreratu du Nerea Kortajarena izango dela aurrerantzean ere bozeramailea.

Azkenik, PPk ez du oraingoz jakinarazi bere hautetsiak noiz joango diren Eusko Legebiltzarrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PNV-EAJ Eusko Legebiltzarra EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Nafarroa PSE-EE albisteak Euskadiko PP berriak Albisteak Gaur Albisteak Hauteskundeak gaur Vox Sumar alderdia albisteak