Politika -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Hauteskunde kanpainaren amaiera, Alex Garciaren etxeratzea eta Israel-Iran

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

EAEko indar politiko nagusietako ekitaldiak, kanpainaren hasieran. Argazkia: EFE/eitb.eus
EAEko indar politiko nagusietako ekitaldiak, kanpainaren hasieran
EAEko indar politiko nagusietako ekitaldiak, kanpainaren hasieran. Argazkia: EFE/eitb.eus

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 19an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hauteskunde kanpainaren amaiera: Gaur amaituko da Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako kanpaina. Lehendabiziko astea oso lasaia izan zen, eta kanpaina ia oharkabean igaro zen, Athleticek Errege Kopan lortutako garaipenagatik eta gabarraren ospakizunagatik. Hala ere, kanpaina nabarmen berotu da bigarren astean, eta Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiari piper-gasarekin egindako erasoak, ETB2ko hauteskunde eztabaidak eta Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiak ETAri buruz esandakoak kanpainaren amaiera markatu dute.

- Thailandian gaixo dagoen euskal herritarra: Thailandian gaixo dagoen Alex Garcia euskal gaztea etxeratzeko hegazkin medikalizatua datozen orduetan aireratuko da Torrejon de Ardoz (Madril) udalerriko base militarretik, baina diskrezioa erabatekoa da. Bien bitartean, Basaurin eta Donostian dirua biltzeko kanpaina abiatu dute familiari laguntzeko. Interneten abiatutako crowfunding kanpainak 114.000 euroren langa gainditu du dagoeneko. 

- Israel-Iran: Israelek eraso egin dio Irani goizaldean, Iranek asteburuan droneekin eta misilekin egindako erasoari erantzunez. Aurrez, Iranek Siriako Damasko hirian duen enbaxada bonbardatu zuen Israelek. Orain ikusteko dago zer ondorio izango dituen azken eraso honek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Munduko albisteak 2024 PNV-EAJ Donostia argazkiak Basauri EAE EAEko hauteskundeak Espainiako Gobernua argazkiak EH Bildu Bizkaia PSE-EE berriak Euskadiko PP bideoak Javier de Andres gaur Eguneko albisteak Albisteak Iran bideoak Israel albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Osasun albisteak gaur Hauteskundeak gaur Vox Asia Miren Gorrotxategi azken ordukoa Eneko Andueza azken ordukoa Thailandia gaur Sumar alderdia albisteak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Imanol Pradales Pello Otxandiano gaur Sumar Euskadi hautagaia