Politika -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Postaz bozkatzeko azken eguna, Alex Garciaren euskal herriratzea eta Bilboko lapurreta

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Correosen bulego bat, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Correosen bulego bat, artxiboko irudi batean
Correosen bulego bat, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 18an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Posta bidezko botoa emateko azken egunaGaur, ostegunarekin, amaituko da posta bidezko botoa emateko aukera apirilaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako. Estatuan edo atzerrian aldi batez bizi diren, baina Egoiliarren Hautesle Erroldan (EHE) erregistratuta daudenek Correosen bulegoetan egin ahalko dute, eta Atzerrian bizi diren Egoiliarren Hautesle Erroldan (AEHE) izena emanda daudenek, ostera, kontsuletxeetan.

- Thailandian gaixo dagoen euskal herritarra: Espainiako Defentsa eta Atzerri Ministerioek tramiteak hasi dituzte Thailandian gaixo dagoen Alex Garcia gaztea hegazkin medikalizatu batean Euskal Herriratzeko. Hala ere, oraingoz ez dute datarik zehaztu. Pankreatitisak jotako gaixoa "egonkor dago, bere larritasunaren barruan" Bangkokeko ospitale batean, familiaren bozeramaile batek EFE albiste agentziari atzo azaldu zionez.

- Bilboko lapurreta: Ertzaintzak atzo abiatutako polizia operazioak zabalik jarraitzen du Indautxuko banketxe batetik 30.000 euro ostu zituen gizona aurkitzeko. Lapurretaren berri izan eta berehala, bilatzeko lanei ekin zien Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoaren laguntzarekin. Basurtu auzoa arakatu zuten, izan ere, Basurtuko Ospitaleko komun batzuetan aurkitu zituzten lapurraren ileordea eta gabardina.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Munduko albisteak 2024 PNV-EAJ Barakaldo EAE EAEko hauteskundeak Gazako bideoak EH Bildu Bizkaia PSE-EE berriak Euskadiko PP bideoak Javier de Andres gaur Eguneko albisteak Albisteak Iran bideoak Israel albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Palestina gaur EITB Taldea Hauteskundeak gaur Gurutzetako ospitalea Vox Asia Miren Gorrotxategi azken ordukoa Eneko Andueza azken ordukoa Sumar alderdia albisteak Imanol Pradales Pello Otxandiano gaur Sumar Euskadi hautagaia