Politika -

IRUÑEA

Ibarrolak "aldi baterako" eten du aparkalekuen proiektua, babesak lortu arte

Zangoza kalearen azpian lurpeko aparkaleku bat eraikitzeko eta Gurutzeko Plaza urbanizatzeko proiektuak herritar batzuen protestak jaso dituenez, udalak bertan behera uztea erabaki du.

Cristina Ibarrola Iruñeko alkatea. Argazkia: EFE
Cristina Ibarrola Iruñeko alkatea. Argazkia: EFE
Zangoza kaleko aparkalekuaren proiektua gelditu izana ospatu dute herritarrek

02:02

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak Zangoza kalearen azpian lurpeko aparkaleku bat eraikitzeko eta Gurutzeko Plaza urbanizatzeko proiektua "aldi baterako" bertan behera utziko duela iragarri du, aurrera ateratzeko "herritarren eta politikarien babesa" lortu arte.

Zenbait herritarren elkarretaratze eta protestek —Ibarrolak EH Bilduri egozten dizkio— erabaki "oso hausnartu eta arduratsu" hori hartzera behartu du Iruñeko Udala. Izan ere, UPN gehiengo osorik gabe gobernatzen ari da —9 zinegotzi ditu, PPren 2 zinegotziren babesarekin; Bilduren (8), PSNren (5) eta Geroa Bairen (2) oposizioaren aurrean—.

Aparkaleku-zatiaren finantziazioa auzo-ekimen pribatu baten esku zegoen, eta Gurutzeko plazaren berrurbanizazio-zatia, berriz, Udalak ordaindu behar zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñeko argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Iruñeko Udala Cristina Ibarrola UPN